2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Interpreteak
Conductus Ensemble
Andoni Sierra, zuzendaria
Alize Mendizabal, organoa
Programa
Domenico Scarlatti (1685-1757)
Stabat Mater A 10
Stabat mater
Cujus animam gementem
Quis non posset
Eja mater, fons amoris
Sancta mater, istud agas
Fac me vere tecum flere
Juxta crucem
Inflammamus et accensus
Fac ut animae donetur
Amen
Johann Sebastian Bach (1685-1750)
Jesu meine Freude BWV 227
Jesu, meine Freude
Es ist nun nichts
Unter deinem Schirmen
Denn das Gesetz
Trotz dem alten Drachen
Ihr aber seid nicht fleischlich
Weg mit allen Schätzen
So aber Christus in euch ist
Gute Nacht, o Wesen
So nun der Geist
Weicht, ihr Trauergeister
Conductus Ensemble
Ogibideak eta bokazioak bat egiten duteneko gogo biziak, ongi egindako gauzenganako pasioak eta horiek garai zailenetan ere egiten jarraitzen saiatzeak definitzen dute duela ia 20 urtetik hona izen eta formazio ezberdinekin Andoni Sierrak bere fundaziotik zuzendu duen musika taldea. Conductus Ensemble 2002an sortutako talde bokal eta instrumentala da. Ordutik 150 kontzertutik gora eman ditu Madrilgo Auditorio Nazionalean, Bilboko Euskalduna Jauregian edo Kursaal Auditorioan; nazioarteko hainbat jaialditan, esaterako, Toulouse les Orgueseko Nazioarteko Jaialdian, Musika Hamabostaldian, Cuencako Erlijio Musikaren Astean, Santanderreko Jaialdian edo Torroella de Montgriko Jaialdian, besteak beste. Taldeak bere formazioa programa bakoitzera moldatzen du eta bi atal ditu: bat antzinako musikan espezializatua, eta bestea garai guztietako errepertorioa jotzen duena. Kritika espezializatuak eta entzuleek aho batez txalotu dute kontzertu bakoitza publikoarentzako eta bere musikarientzako esperientzia berezi bihurtzen duen taldea, Berpizkundetik XX. menderainoko maisulanez betetako errepertorio zabal baten interpretazio historizista egiten duena.