Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: “La tabernera del puerto”, Pablo Sorozabal

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 7
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: “La tabernera del puerto”, Pablo Sorozabal

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

Bilbao Orkestra Sinfonikoa: 100 urte

Gerra Zibila hastear zela, 1936ko maiatzean Bartzelonan estreinatua, “La tabernera del puerto” donostiar musikagilearen zarzuela ezagunenetako bat dugu, eta historiako azken zarzuela handitzat jo ohi dute adituek. Arrazoi ugari daude, beraz, berau berreskuratzeko Sorozabal jaio zenetik 125 urte betetzen diren honetan.

 

Interpreteak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Unai Urrecho, zuzendaria
Landarbaso Abesbatza (Iñaki Tolaretxipi, abesbatza zuz.)
Miren Urbieta-Vega (Marola), Andeka Gorrotxategi (Leandro), Damián del Castillo (Juan de Eguía), Rubén Amoretti (Simpson), Ruth González (Abel), Marifé Nogales (Antigua), José Manuel Díaz (Chinchorro y Verdier), Alberto Núñez (Ripalda)

 

Programa

"La tabernera del puerto", Pablo Sorozábal (kontzertu bertsioa)

Lehen ekitaldia

Eguna argitu da eta marinel batzuen kantua entzuten da. Café del Vapor delakoan, Ripalda bere jabeak harrera egiten dio Verdier marinel marseillarrari. Abel musikari gazteak gertu dagoen beste taberna batez arduratzen den Marola tabernariaz mintzo den erromantzea intonatzen du. Abelek Verdierri hitz egiten dio tabernari haren edertasunaz eta hark negozioaren jabea den Juan de Eguía gizon higuingarriarekin duen harreman bitxiaz. Txintxorro azaldu da, asko edaten duen marinela: haren itsasontzia Marolarekin maiteminduta dagoen Leandro gazteak tripulatzen du. Verdier eta Juan de Eguíak negozio bat dute esku artean, eta horri buruz lasai hitz egiteko Ripalda urrunarazten dute, tabako bila bidaliz. Antigua Txintxorroren emaztea heldu da; bere senarrak botilarekin kontsolatzeko ohitura handia du. Jeloskor dago Txintxorrok tabernara egiten dituen bisitengatik eta harekin liskar txiki bat izaten du. Juan De Eguíak Marolari eskatzen dio Leandro konbentzitzeko hari mesede bat egin diezaion. Verdierrek ez du oso argi ikusten Marolak kontu honetan horrela esku hartzea. Simpsonek ere ez, negozioan sartuta dagoen itsas-otso ingeles helduak. Leandrok beste behin aitortzen dio bere amodioa Marolari. Antiguak herriko gizon guztiak erotzen aritzea jazartzen dio Marolari. Juan de Eguía berriz azaltzen denean, bortizkeriaz tratatzen du Marola, zeinak Abel alferrik defendatzen duen.

Bigarren ekitaldia

Hurrengo egunean, Abelek herritarrak Juan de Eguíaren kontra jartzen ditu, hark Marolari jasanarazten dizkion tratu txarrak kontatuz. Simpsonek Leandrori Marolaren bidez proposatuko dioten negozioaren berri ematen dio, negozioaren arriskuaz ohartaraziz, kokaina lehorreratze bat izango baita proposamena. Leandro Marolarekin topatzen da berriz, baina Marolak gaia ekiditen du berriro. Antiguak «barkamena» eskatzen dio Marolari, bere jarreragatik, eta horrela Leandrok Juan de Eguiaren eskutik jaso zuen tratu txarraren berri izaten du. Bere haserrearen aurrean, Marolak egia kontatu behar izaten du: Juan de Eguía bere aita da, eta ez du nahi hari aurre egin diezaion. Leandrok esaten dio baduela kokaina negozioaren berri eta bere burua eskaintzen du esku hartzeko. Marolak harekin joatea erabakitzen du eta gau horretan bertan jartzen dute hitzordua olatu-horman. Abel, Marola eta Ripalda protagonista dituen une lasai bat dago, gizonak Juan de Eguíarengana Marolarekin izandako jokabideagatik kontuak eskatzera joan aurretik. Leandro tabernako jabearen alde jartzen da azkenean, merkantzia jasotzeko ardura hartuz. Abelek itxaropena galtzen du, baina ez da ezer egiteko gai.

Hirugarren ekitaldia

Marolak eta Leandrok kokaina hartu dute, baina enbatak harrapatu eta haien txalupa desagertu egiten da. Txintxorro gertatu ahal izan denaz espekulatzen ari da, Ripalda isilpean pozten den artean, bere negozioa hondartzen ari den taberna itxi beharko baitute horrela. Marolari gertatu ahal izan zaionagatik etsita, Juan de Eguíak bere aitatasuna aitortzen du, eta aita txarra izateagatik damutzen da. Simpsonek bikotea salbu delako berri ona dakar, baina karabinero batzuek atxilotu dituzte. Juan de Eguíak errudun bakarra bera dela aitortzen du eta preso hartzen dute, Marola eta Leandro askatzearekin batera.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 7
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa11 / 54 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kursaal

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps