2022ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak abuztuaren 4tik 9ra ospatuko dira. Pandemiaren ondorioz bi urtez ospatu ezin izan ostean, Gasteizko jaiak dena emanez itzuliko dira, adin guztietarako 400 ekitaldi baino gehiagorekin.
Jai-giroa sortzen hasteko asmoz, abuztuaren 4aren aurreko bi asteetan musika-egitarau berezia egongo da, ikuskizun ibiltariekin eta kontzertuekin, eta horien artean, besteak beste, nabarmendu beharrekoa da Anne Etchegoyenek eskainiko duen emanaldia.
Ostegunean, abuztuaren 4an, Zeledon San Migel elizatik jaitsiko da 2022ko jaiei hasiera emateko. Aurtengo jaiek garrantzi berezia emango diete bertako produkzioei eta musika-bandei. Horren erakusgarri dira, esate baterako, honako hauen alde egindako apustuak: Aihotz plazan emanaldia eskainiko duen Harresian Zulo; Peñafloridako Kondearen plazan eskainiko diren haur-ikuskizunetako Bapatean Zirko, Hodei Magoa eta Two Much Circus; Probintzia plazako ‘El Show de la Polaca’ eta txosnen eremuan emanaldia eskainiko duen Soziedad Alkoholika.
Euskararen presentzia ere esanguratsua izango da jai eremuko ekitaldi eta espazio guztietan. Oso-osorik euskaraz izango diren agertoki batzuk egongo dira (Aihotz plazako egitarau osoa, adibidez); baita gune elebidunak ere (haurrentzako egitarau osoa); eta euskarak bere tokia izango du Foru plazan, Izarorekin, eta txosnen eremuan Willis Drummond, Garilak 26 eta Zetak taldeekin; eta umorearen txokoan Antton Telleriarekin eta abarrekin.
Zuzeneko musika Andre Maria Zuriaren jaietako osagai nagusietako bat da, gustu guztiak asetuko dituzten hainbat espaziotan bereiztuta. Horrela, Foruen Plazako kontzertuek milaka lagun biltzen dituzte gaur egungo musika panoraman punta-puntakoak diren artista eta taldeen inguruan; Aihotz plazan, berriz, euskal musikaz goza dezakegu eta beste horrenbeste Txoznetako kontzertuen eskaintzarekin. Falerinako Lorategian ere eskaintza zabala aurkituko dute musikazaleek.
Era berean, ezin dira falta Espainia Plazako orkestrak, Arka plazako berbenak, Floridako dantzagarriak, Udal Musika Bandaren kontzertuak, ezta hiriko txoko guztiak alaitzen dituzten fanfarre eta txarangak ere.
Abuztuak 4 osteguna
Abuztuak 5 ostirala
Abuztuak 6 larunbata
Abuztuak 7 igandea
Abuztuak 8 astelehena
Abuztuak 9 asteartea
Barrea maite duten pertsonek Gasteizko jaietan ere aurkituko dute aterpea, ikuskizun komikoak ez baitira faltako. Prado parkeko Umorearen Txokoa nabarmentzen da batez ere. Bertan, arratsaldero monologista entzutetsuak aritzen dira, stand up comedy estiloan.
Halaber, umorea da nagusi Principal Antzokiko jaietako programazioan, eta egunero irekitzen dizkio ateak komediari.
Abuztuak 4 osteguna
Abuztuak 5 ostirala
Abuztuak 6 larunbata
Abuztuak 7 igandea
Abuztuak 8 astelehena
Abuztuak 9 asteartea
Andre Maria Zuriaren jaiek haurren gozamenerako jarduera ugari biltzen dituzte, protagonista diren egun bat izateraino: urtero, abuztuaren 7an, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera izaten da, eta, horrekin batera, haurrekin jaiez gozatzeko jarduera ugari.
Haurrentzako ikuskizunak, abentura-txokoa, disko txikiak edo jolasak eta gymkhanak jaiegunetan zehar gertatzen dira, eta horien artean Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsaren ohiko kalejirak nabarmentzen dira, mende bat baino gehiagoko antzinatasuna duen eta berritzen joan den tradizioa. Hitzorduari leial izango zaio, halaber, beste tradizio bat, Gargantua, haurrak jaten dituen tragoi erraldoia.
Abuztuak 4 osteguna
Abuztuak 5 ostirala
Abuztuak 6 larunbata
Abuztuak 7 igandea
Abuztuak 8 astelehena
Abuztuak 9 asteartea
Euskal folkloreak leku nabarmena du Andre Maria Zuriaren jaien egitarauan eta gasteiztarren agendan, urtez urte biltzen baitira jaiak dantzatuz eta abestuz ospatzeko.
Topagune nagusia Aihotz plaza da, eta bertan egunero izaten dira emanaldiak, kontzertuak, bertsolariak, dantza plazan, larrain dantza. Ezin ahaztu, baita ere, bai kalejiran zein plazetan entzun daitezkeen instrumentuak, hala nola, alboka, txalaparta, txistua, eta trikitixako soinua eta panderoa.
Abuztuak 5 ostirala
Abuztuak 6 larunbata
Abuztuak 7 igandea
Abuztuak 8 astelehena
Abuztuak 9 asteartea