"En un sol amarillo"

Olite/Erriberri 2022(e)ko Uztailak 23
  • "En un sol amarillo"

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022 egitarauaren barruan:

1998an, Bolivian izandako lurrikara batek dozenaka komunitate suntsitu zituen. Aiquile, Totora, Mizque hiriak edo Antakawa, Loma eta beste komunitate nekazari asko jo zituen sismoak eta, ondorioz, etxe hondatuak eta ehunka zauritu edo hildako utzi zituen.

Nazioarteko komunitateak era guztietako laguntza bidali zuen, ia 30 milioi dolarretakoa. Boliviako gobernuak, Defentsa Zibilaren eta armadaren bitartez, laguntzaren banaketa eta berreraikuntza antolatu zituen. Handik gutxira, ustelkeria, lapurretak, funtsen desbideratzea eta abusuak aipatzen zituzten istorioak zabaltzen hasi ziren.

Teatro de Los Andesek, obra honetan islatzen diren testigantza harrigarri eta etsituak jasotzeko, leku horietara bidaiatzeaz gain beste sismo batzuen historia aztertu zuen.

Gehiegikeria eta lapurretak, batez ere agintarien aldetik, etengabeak izan dira Latinoamerikako sismoetan. Badirudi lurrikara bakoitzean elkarrekin bizi direla eskuzabaltasuna eta berekoikeria. Zitalkeria eta elkartasuna.

AKTOREAK

Lucas Achirico, Gonzalo Callejas, Alice Guimarães eta Dario Torres.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

  • Zuzendaria eta egilea: César Brie
  • Musika: Cergio Prudencio, Luzmila Carpio, Sipe Sipeko Bolero de Caballería, “Sanos y Fuertes” ereserkia
  • Moldaketa musikalak: Lucas Achirico eta Pablo Brie
  • Eszenografia: Lucas Achirico eta Gonzalo Callejas
  • Jantziak: Soledad Ardaya eta Danuta Zarzyka
  • Eszenako tresneria: Gonzalo Callejas
  • Argi-teknikaria: Ariel Hurtado
  • Soinu-teknikaria: Fabiola Mendoza
  • Zuzendariaren laguntzailea: Mercedes Campos
  • Ekoizpena: Teatro de los Andes

Iraupena: 70’


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTEATRO DE LOS ANDES
  • Data 2022(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia00:00
  • LekuaLa Cava
    Olite/Erriberri
  • Zenbatekoa10€-18€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps