Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022 egitarauaren barruan:
Édouard Louis eta Eddy Bellegueule pertsona bera dira, eta ez dira.
Para acabar con Eddy eraldaketa baten istorioa da: indarkeria, matxismo, pobrezia eta homofobiaren ingurunean zoritxarrez jaiotzeagatik biziraun behar duen haur bereziarena. Onartua izateko bere benetako izaera ezkutatu behar duen haur sentibera eta urduriarena. Saihestezina dirudien gehiegikerien eta umiliazioen patua ekiditeko benetazko gizon baten itxura hartzen ahalegintzen den nerabearena.
Baina Édouard da, zintzotasun gordin eta argitsu batekin, Eddyren istorioa kontatzen diguna, bere sufrimenduarena eta bere askapenarena, azkenean inguru zapaltzaile horretatik ihes egitea lortzen duenean.
Eddy Bellegueuleren amaiera Édouard Louisen hasiera delako, bere belaunaldiko idazlerik bikainenetakoarena.
Pamela Carterrek egindako eleberriaren egokitzapen hau 2018an estreinatu zen Londresko Unicorn Theatre antzokian.
Gerardo Vera izan zen proiektuaren aitabitxia sortu zenetik eta hau izango zen LaJoven zuzenduko zuen lehen aldia. Zendu ondoren, José Luis Arellano bere ikaslea, izan da Espainiako antzerkiaren maisu handienetako baten oroimenari eskainitako obra honen zuzendaria.
AKTOREAK
Julio Montañana Hidalgo eta Raúl Pulido Jordá.
LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Informazio gehiago: www.lajoven.es