Topateka: "WINNIPEG, EL BARCO DE NERUDA"

Olite/Erriberri 2022(e)ko Uztailak 16
  • Topateka: "WINNIPEG, EL BARCO DE NERUDA"

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022 egitarauaren barruan:

Erriberriko Antzerki Jaialdiak aurten programatutako artistekin eta arte eszenikoetan espezializatutako prentsan erreferentzia diren kazetariekin jendaurreko hainbat topaketa antolatu ditu beste behin, publikoari irekiak.

Oraingoan, Machús Osinaga (RTVEko kazetaria, Arte Eszenikoetan aditua) eta Daniel Galindo (La Sala, RNEko saioaren zuzendaria) Winnipeg, el barco de Neruda plazaratu duen lantaldearekin arituko dira. Puça Espectaclesen, La Jarra Azulen eta Bartzelonako GREC 2020 Festivalen arteko ekoizpen bat da Bertaratutako ikusleek Laura Martelen lana nola sortu eta garatu den jakiteko beta izango dute; hala nola, gertaera historiko zirraragarri hau ezagutuko dute: Espainiako Gerra Zibileko 2.000 errefuxiatu baino gehiago Txilera iritsi zirenekoa Pablo Nerudak pleitatutako Winnipeg itsasontzian.

Artisten eta kazetarien arteko topaketetan aperitibo bat zerbitzatuko da Reyno Gourmeten kortesiaz.

Sarrera librea da lekua bete arte.


Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps