Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak Arabako Organoaren XXXVI. Jaialdia aurkeztu du . Datorren ekainaren 2an hasiko da eta uztailaren 1ean amaitu.
Jaialdia 3 kontzerturekin abiatuko da Gasteizen, “organoa ostegunetan” (ekainaren 2, 9 eta 16an); ondoren Aramaiora, Eltziegora eta Bastidara joango da “organoa ostiraletan” (ekainaren 17 eta 24an eta uztailaren 1ean).
Foru diputatuaren arabera, 2021ean, kontzertuak bakarka eta edukiera txikiekin programatu ziren pandemiagatik. Organoa, herritarrak bezala – esan du –, “bakarrik” sentitu da aldi luze horretan, eta beste tresna batzuen, jendearen berotasunaren, babestuta egotearen eta protagonista izatearen falta izan du. Horregatik -adierazi du Del Valek-, laguntzena dei liteke edizio hau”.
Izan ere, organoak lagun izango ditu Gasteizko Udal Musika Banda, Samaniego abesbatza, Fausto filmeko irudiak, Lorena Garcíaren ahotsa eta Enrique Abellóren tronpeta. “Organoa laguntzarik gabe egongo da soilik Riyehee Hongenek, gaur egun dagoen organistarik onenetakoak, bere esku jakitunekin jotzen duenean”.
Horrez gain, 2022ko urte honetan Jaialdia Done Petri elizara ere itzuliko da, "organoak behar zuen konponketa eta garbiketa izan ondoren. Juan de la Rubia munduko organistarik eta inprobisatzailerik onenetakoaren eskutik itzuliko da musika jardunera; izan ere, organista horrek Fausto de Murnau film bikainaren irudi ederrak aurrean dituela -beste berritasun bikain bat- eskainiko duen inprobisazioaz gozatuko gara” adierazi du Del Valek.
Kontzertuek berriro ere pantaila bat izango dute elizetan, bertaratzen direnek organistak ikusteko aukera izan dezaten.
Organo Jaialdiak, gainera, bere irudia berritu eta modernizatu du. Sarrera doakoa da, eliza bakoitzaren edukiera bete arte. Taula honetan, datei, orduei, lekuei eta artistei buruzko informazio guztia dago.