Museoen Nazioarteko Eguna 2022, Artium Museoan

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko maiatzaren 21(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 22(e)ra
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2022, Artium Museoan

2022ko maiatzaren 21ean, larunbata, eta 22an, igandea.

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) bultzaturik. UNESCOri lotutako erakundea da, eta museoen eremuan ondare kulturala eta naturala, oraina eta geroa, materiala eta immateriala sustatzen eta babesten ditu.

ICOMek 2022an egun hori ospatzeko aukeratu duen leloa Museoen boterea da. Kontseiluak dioenez, «museoek inguratzen gaituen mundua eraldatzeko ahalmena dute. Aurkikuntzaren leku paregabe gisa, gure iragana erakusten digute eta gure gogamenak ideia berrietara irekitzen dituzte, funtsezko bi urrats etorkizun hobea eraikitzeko».

Ideia horri jarraiki, eta bere 20. urteurrenaren ospakizunen esparruan, Artium Museoak jarduera-programa bat antolatu du bere ekintza hezitzailearekin lotuta eta publikoak aldaketa eta bilakaera sozial eta kulturaleko prozesuan partaide gisa egiten duen lanarekin lotuta.

Ohikoa denez, eta ikusleen parte-hartzea errazteko, Artium Museoak maiatzaren 18tik hurbil dagoen asteburu batean egingo ditu jarduera horiek, hau da, hilaren 21ean eta 22an.

- ADIN GUZTIETARAKO LANTEGI IREKIAK Raisa Álavarekin eta Irantzu Lekuerekin
Maiatzaren 21ean eta 22an, larunbata eta igandea, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara

Poltsa kustomizatuak. Diseinatu ezazu zure poltsa Raisa Álava artistaren laguntzarekin. Loneta zuriko poltsa bat hartu eta zuk nahi duzun forma eta koloreekin pertsonalizatu ahal izango duzu.

Tximeleta-hodeia. Irantzu Lekue artistaren eskutik, guztion artean kolore askotako tximeleta hodei bat sortuko dugu gure lorategian, eraikinean eta Artium Museoaren plazaren inguruan pausatuz joango dena.


- HITZALDIA

Maiatzaren 21ean, larunbata, 11:00etatik 12:00etara. Magnet-Erakarri topaketa: Hezkuntza, erantzukizun partekatua. Museoa eskola gisa: Magnet-Erakarri, hiru urteko lankidetza
Artium Museoak eta Barrutia Ikastolak azken hiru ikasturteetan garatu duten Magnet Erakarri proiektuaren aurkezpena, lankidetza trinko eta estuko lana.

- PROIEKZIOA

Maiatzaren 22an, igandea, 11:30etik 12:00etara. 20 urte, 20 arrazoi baino gehiago bideoaren aurkezpena
Artium Museoaren 20. urteurrena dela eta, museoaren adiskideek ikus-entzunezko proiektu batean parte hartu dute, erakundearekin duten lotura iraunkorra justifikatzen duten arrazoi ugariak azalduz.

- LORATEGItik. BISITA GIDATUAK

Maiatzaren 21ean, larunbata
12:30: Ibilbidea. Praktika artistikoak eta feminismoak
17:30: Erakusketa. Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1975-2002 aldian

Maiatzaren 22an, igandea
12:30: Erakusketa. Anna Dau?iková. Not Belonging To and In Solidarity With
17:30: Erakusketa. Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta -praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979

artium.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2022(e)ko maiatzaren 21(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 22(e)ra
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Web Artium

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps