Museoen Nazioarteko Eguna 2022, Zumalakarregi Museoan

Ormaiztegi 2022(e)ko Maiatzak 18
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2022, Zumalakarregi Museoan

Zumalakarregi Museoak, Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOMek) antolatutako Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du, “Museoen boterea" leloari jarraituz.

Museoan doako sarrera eskainiko dute jardunaldi osoan zehar. Ate irekien ekitaldia goizean hasiko da, museoaren atarian panel interaktiboak ipiniz. Egun honetarako berreskuratu diren panel hauek, bertaratzen diren pertsonak XIX. mendeko pertsonaia historikoen gorputzetan beraien buruak sartzea ahalbideratuko dute, herritarren parte hartzea sustatuz.

Maiatzaren 18an doako sarrera. Museoen Nazioarteko Egunean zehar, ate irekiak ospatuko dira 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.


Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps