Museoen Nazioarteko Eguna 2022, San Telmo Museoan

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko maiatzaren 18(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 22(e)ra
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2022, San Telmo Museoan
    Argazkia: Oskar Moreno

Museoen Nazioarteko Egunak, ICOMek International Council Of Museums 1977an sortua, aurten, hiru ikuspegitik museoek gizarteetan aldaketa baikorrak eragiteko daukaten gaitasuna aztertzea du helburu: jasangarritasuna lortzeko ahalmena, digitalizazioaren eta irisgarritasunaren berrikuntzarena eta hezkuntzaren bidez komunitatea eraikitzearena. Proiektuari buruzko informazio guztia ICOMen webgunean dago eskuragai, baita munduan ospakizun honetan parte hartzen dugun museo guztion mapa bat ere.

San Telmo Museoari dagokionez, ohi bezala, egitarau berezia prestatu dugu. Maiatzaren 18an, asteazkena, sarrera doakoa izango da, eta ospakizuna asteburura ere iritsiko da, larunbatean eta igandean, maiatzaren 21ean eta 22an, museora sartzea ere dohainik izango baita.

18an, museoaren erakusketa iraunkorreko bisita gidatuak eskainiko dira, 17:00ean euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz. Bisita hauek ere dohainik izango dira, baina lekua erreserbatu behar da museoaren webgunean.

Egun honetan bertan, 19:00etan hasita, elizan kantu errezitaldia eskainiko dute Francisco Escudero Musika Kontserbatorioko kantu ikasleek, zarzuela pasarteetan naturak duen isla ardatz hartuta. Honela azaltzen dute prestatutako programa: “Zarzuelan asko dira naturari eskeinitako uneak, gure existentzian inguratzen gaituen zein bidelagun den horri. Hori dela eta, ez da harritzekoa naturan oinarritutako musika pieza ugari aurkitzea, musika idatzian gizakiaren bizipenak kontatuz, paisaien deskribapenak eginez, bizitzeko moduak azalduz... Orotara, gizakiak ingurunearekin harremantzeko dituen bideak eta honek gizakiarengan duen eragina. Errezitaldiak kantu lirikoaren bitartez zarzuelan idatzitako une horien pintzelada bat erakusten du, bakarkako eta taldekako uneekin eta aukeratutako pieza bakoitzera hurbiltzen lagunduko digun eszenografia eta antzerkiarekin. Hori guztia, pianoaren konpainiaz”.

Larunbatean eta igandean, maiatzak 21 eta 22, ospakizunarekin jarraitzeko, museoko sarrera doakoa izango da eta beste jarduera batzuk programatuta daude. Bi egunetan, goizean zehar, Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen musika emanaldiak izango dira, elizan eta klaustroan. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Bestalde, 21ean, 19:00etan hasita, dantza emanaldia izango da elizan Udalaren Musika eta Dantza eskolaren eskutik: euskal dantza, garaikidea eta klasikoa ikusteko aukera izango da. Kasu honetan, beharrezkoa da webgunearen bitartez lekua erreserbatzea.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2022(e)ko maiatzaren 18(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 22(e)ra
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web San Telmo Museoa

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps