Museoen Nazioarteko Eguna 2022, Arabako Foru Museoetan

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Maiatzak 18
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2022, Arabako Foru Museoetan

Datorren maiatzaren 18an, urtero bezala, duela 40 urte baino gehiagotik, Museoen Nazioarteko Eguna egingo da, museoek kultura elkar trukatzeko, kulturak aberasteko eta herrien arteko elkar ulertzea, lankidetza eta bakea garatzeko duten garrantziaz kontzientziatzeko helburuarekin.

Aurten, honako hau da nazioarteko leloa: "Museoen indarra", eta gure inguruko mundua eraldatzeko ahalmena transmititzea du helburu; izan ere, mundua deskubritzeko lekuak dira, iragana irakasten dutenak eta buruak ideia berrietara irekitzen dituztenak: "funtsezko bi urrats etorkizun hobea eraikitzeko".

Ildo horretan, Museoen Foru Sareak lau jarduera programatu ditu egun horretarako: bi erakusketa, zinema ziklo bat eta hitzaldi bat.

Erakusketei dagokienez, goiz horretan bertan aurkeztuko dira prentsaurrekoan, bata Arte Ederren Museoan eta bestea Arma Museoan, hurrenez hurren:

Arma Museoan, gainera, 19:00etan, Utrechteko Adrianori buruzko zinema zikloaren azken filma proiektatuko da, Carod Reed-en “El tormento y el éxtasis”.

Bien bitartean, ordu berean, baina Arabako Natura Zientzien Museoak antolatuta, BIBAT Museoan, "Meteoritos. ¿Qué son y por qué son importantes?” hitzaldia emango du Jordi Llorca Piquék, Bartzelonako Unibertsitateko Kimikako doktore eta gaur egun BARCELONATECH Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko Zuzendaritza Kontseiluko kide denak Ikerketa errektoreorde gisa.

Arratsaldeko bi ekitaldien sarrera librea izango da edukiera bete arte.

araba.eus

Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps