IZASKUN ARALUZEAREKIN ARTISTA TAILERRA
2022ko martxoak 18
18:00-20:00
Bi orduko saio honetan, erakusketa bisitatzea eta ariketa labur batzuk egitea proposatzen du Izaskun Araluzea artistak.
Marrazkiarekin lotutako ariketa serie bat egingo dute parte hartzaileek (arkatza paper gainean), eta, ondoren, marrazki horiek eta artistak berak proportzionatuko dituen beste material batzuk espazioan kokatzeko ariketak proposatuko dira. Helburua ez da emaitza itxia lortzea, baizik eta taldean negoziatzea, ariketak eta tailerrean bertan erabakitzen diren jarraibideen bitartez.
Parte-hartzaileek beren materiala ekarri ahal izango dute.
Doako jarduera, aldez aurretik izena emanda, 944068532 zenbakira deituz edo salarekalde@bizkaia.eus helbidera idatziz.