"rizomArte "

Bilbao 2022(e)ko otsailaren 14(e)tik 2022(e)ko otsailaren 25(e)ra
  • "rizomArte "

Espazioaren zeharkako izaera. Material eta prozedura artistiko eta teknologikoak sorkuntza artistikoan.


RizomArtea erakusketa Maria Jesús Cueto Puentek zuzendutako EHU16/35 ikerketa artistikoaren proiektuaren parte da. Proiektu honek Estatuko (Galizia, Euskadi eta Valentzia) zein Europako (Italia eta Portugal) hainbat unibertsitatetako arte-ospe handiko ikertzaile esanguratsuak batzen ditu. Covid 19ak atzeratu ondoren, azkenean gure proiektua aurrera eramateko plazera dugu.

Gure asmoak “espazioaren zeharkakotasunaren” kontzeptua paradigma errizomatiko bat legez planteatzen du, diziplinartekotasunaren bitartez, arte garaikidearen ikerketaren/sorkuntzaren metodo gisa. Funtsezkoa da espazioaren zeharkakotasuna beste eremu batzuetatik ulertzea, ikuslearen paperaren aldaketak, espazio eszeniko, eszenaratze eta teknologia berrietatik jasotako eraginetik abiatuta; izan ere, nahitaezkoak izan dira gure garaikidetasunean kokatu ahal izateko.

Alabaina, nahiz eta eremu horiek jardunbide eskultorikoetan behagarriak izan, beraien zeregin erabakigarria ez da oraindik aski azaldu, ez teoria mailan, ez esperimentazio artistikoaren mailan.

Horrek guztiak, arte garaikidearen dimentsio parte-hartzailea deskubritzera eraman gaitu, obraren eta publikoaren artean sortzen den konpromisoaren bitartez. Horrela, eskulturatik hausnarketa eta esperimentazio alderdi kritiko bat irekitzen zaigu, eta, gainera, espazio erreal, fisiko edo birtualetik abiatuta, non gorputza giro, akzio eta parte-hartzearen euskarri, tresna edo sorkuntza baliabide gisa erabiltzen den. Era horretan, zeharkakotasunak berak aztertzen du nola antzerki-izaerak eta teknologien talkek aldatu duten artelanen izaerari buruz daukagun pertzepzioa, baita errealitate eta testuinguru sozialari buruzkoa ere.

  • CURATOR: Alberto Giorgio Cassani
  • PARTEHARTZAILEAK: Iñaki Billelabeitia, María Jesús Cueto, Teresa Cháfer, Antonio Delgado, Duarte Encarnação, Iratxe Hdez Simal, Yolanda Hérranz, Sérgio Leitão, Fernando Mardones, Cristina Miranda de Almeida, Natividad Navalón, Arianna Oddo, Jesús Pastor, Daniel Tejero y María José Zanón.
  • LAGUNTZAILEAK: Jacques Burtin, Mercedes Cohen, Mercedes Gómez-Blesa, Alicia Gómez Linares, Natalia Gómez Linares (+), Carlo Lauricella, Zoemar Martínez Loyo y Julieta Spais.


ERAKUNDEAK: Accademia di Belle Arti di Palermo (Italia), Accademia di Belle Arti di Venezia (Italia),

DANTZERTI. Escuela Superior de Arte Dramático y Danza de Euskadi, ESAP. Escola Superior Artística do Porto (Portugal), Universidade de Lisboa (Portugal), Universidade da Madeira (Portugal),

Universitas Miguel Hernández, UPV/EHU. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea,

UPV. Universitat Politècnica de València y Universidade de Vigo.

UPV/EHU Eskultura eta Arte eta Teknologia Saila. Bizkaia Aretoan-UPV/EHU, Chillida Erakusgelan, Abandoibarra etorbidea, 3. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Astelehenetik ostiralera. 8:00etatik 20:00etara

2022ko otsailaren 25ean, ostirala, 17:30tan Itxialdi Ekitaldia performancekin.

ehu.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko otsailaren 14(e)tik 2022(e)ko otsailaren 25(e)ra
  • Lekua Bizkaia Aretoa
    Abandoibarra hiribidea, 3
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Bizkaia Aretoa

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps