Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak María Jesús Cavaren Bilbao. Avatares de la historia liburuaren aurkezpena hartuko du abenduaren 28an (asteartea). Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta, egilearekin batera, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia izango da.
Bilbao. Avatares de la historia liburuak, #BilbaoAurrera Planaren bidez, Bilboko eta Bizkaiko historiaren hainbat eduki ezagutarazten ditu, topiko banakoak saihestuz. Helburua irakurleak ahaztutako, oso ezagunak ez diren edo zehaztugabeak diren gaietara hurbiltzea da. Bost ataletan egituratuta dago: hiria, pertsonaiak, eszenatokia, eguneroko bizitza, artea eta musika.
Autoreak urteetan zehar Bilboko udal-egunkariarekin lankidetzan egin duen dibulgazio-lanak ekarpen interesgarriak pilatzen ditu puntualki, eta ikerketa-lan egiaztatu batek abalatzen ditu, irakurlearengandik hurbil jarriz, banakako eta taldeko ekintza garrantzitsuak balioesteko. Lan honek Bilboko hiribilduari buruzko historiografia osatzen du eta Bizkaiko hiriburuaren irudia azpimarratzen du tradizioaren balioak nabarmentzen dituen kontakizun baten bidez. Memoria historikoa errespetatzen laguntzen du, iturburu erabiltzen eta hainbat prozesu deskribatzen baititu.
Ikuspegi atsegina ematen du Bilbo postmodernoko herritar guztien artean ibilbidea –oraindik– markatzen duten gaiei buruz, beren Historiako ohitura, erritu eta sinboloen arabera. Azken batean, gai horiek etorkizuneko belaunaldientzat ezagutzea funtsezkoa da.
María Jesús Cava, Bilbon jaioa, Historia Moderno eta Garaikideko doktoregoa, Deustuko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedraduna, unibertsitate horretako Historia eta Giza Zientzien saileko zuzendaria izan da. 2009an izendatu zuten “Bilboko Ospetsu”, eta historiari buruzko lan ugari argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, monografietan, talde-lanetan eta prentsan.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientziaren garapena eta sustapensa daude.
Sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.
Ikuskizunetara sartu ahal izateko, nahitaezkoa da Covid Digital (QR) ziurtagiria aurkeztea. Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak pandemiaren bilakaera jarraituko du, eta programazioaren protokoloak egokitzen joango da, osasun-agintariek une bakoitzean ezarritako neurri eta jarraibideekin bat etorriz.
#BILBAOAURRERA PLANA
#BilbaoAurrera2021 Plana, berez, joan den urtean pandemia hasi zenean sustatutako #BilbaoAurrera2020 Planaren jarraipena da, eta COVID-19aren osasun-krisiak uriko pertsonengan eta enpresetan izandako ondorioak arintzeko, suspertzeko eta berrindartzeko helburua du. Iazko maiatzean udal ordezkaritza zuten alderdi politiko guztiek adostutako #BilbaoAurrera2020 planak izandako harrera onaren ondoren, Udalak aparteko plan berri bat jarri du abian: #BilbaoAurrera2021.
Plan hori azken hilabeteetan egindako lanaren jarraipena da, eta 15,1 milioi euroko aurrekontua jartzen du mahai gainean, gizarte-kohesioaren, kulturaren, ekonomiaren eta enpleguaren arloko 43 neurri zehatz aurrera ateratzeko.