Euskal Denda - Durangoko Artisautza Azoka 2021

Durango 2021(e)ko abenduaren 4(e)tik 2021(e)ko abenduaren 8(e)ra
  • Euskal Denda - Durangoko Artisautza Azoka 2021

Euskal Denda ekarpen garrantzitsua da Euskal artisautza tradizionalaren eta gaur egunekoaren hedapen eta sustapenerako.

Esperientzia horren bidez, gure artisautza tradizionalaren benetako irudia –sarritan baztertua izan dena– helarazi nahi diegu bisitariei, eta gure arbasoek egunero erabili ohi zituzten objektuak gaur egun oraindik erabilgarriak direla azaltzen eta erakusten dugu.

Objektu horietako edozein, gaur egun, eskuragarri eta erabilgarria dela jakinarazteko eta erakusteko baliatu behar da esperientzia hori; objektu horiek egunero erabiltzeko edo oparitarako erabil daitezke, eta erabileran eta denboran zaharkiturik gera ez daitezen, metodologia berriak erabiliz birdiseinaturik daude.

Horrexek behar du izan Euskal Dendaren zeregin nagusia.

Informazio gehiago:

Web - www.euskaldenda.info 
Blog - http://euskaldenda.blogspot.com.es
Facebook - www.facebook.com/arbaso

Euskal Denda

Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2021(e)ko abenduaren 4(e)tik 2021(e)ko abenduaren 8(e)ra
  • Ordutegia11:00-14:30 eta 16:30-21:00
  • LekuaAzoka Plaza
    Durango
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps