Beste behin ere, 2021eko azaroaren 20tik 28ra bitartean Titirijai ospatuko dute, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia.
Aurtengo egitarauan ikuskizun ugari izango dira: 8 familia-ikuskizun, 6 helduentzako eta 5 kale-ikuskizun. Gainera, V. udazkeneko eskola berriz ere ospatuko da, elkarrizketak artistekin berreskuratuko dituzte eta baita omenaldiak ere.
Aurten, berritasun gisa, nazioarteko jardunaldiak izango ditugu, izenburu honekin: “Europan ematen den txotxongilolariaren prestakuntzari eta profesionalizazioari buruzko gogoetak”.
Hiru erakusketa inauguratuko dituzte, horietako bi puntualak eta Jaialdiari lotuak, eta hirugarrena TOPICeko aldi baterako erakusketa. Azken horrek Paperezko antzerkia du izenburua, eta aldizkako aretoan egongo da 2022ko maiatzera arte. Beste bietatik, batean Tolosako dendetako erakusleihoetan txotxongilo ezberdinak egongo dira ikusgai, Titirijaik irauten duen bitartean eta bestea, anbigun ikusi ahal izango da, biniloko diskak eta txotxongiloak bateratuz.
AZAROAK 20
AZAROAK 21
AZAROAK 22
AZAROAK 23
AZAROAK 24
AZAROAK 25
AZAROAK 26
AZAROAK 27
AZAROAK 28