1933ko ekainaren 9an, 18 urte besterik ez zituela, istripu latz batek bizitza eten zion Hildegart Rodríguez Carballeirari. Herrialde osoa astindu zuen berriak.
Oso gaztea izan arren, Espainiako II. Errepublikako eszena politikoan hizlari eta aktibista bikainenetakoa izan zen. Idazlea izateaz gain, ideia politiko aurreratuak eta sexu erreformari eta feminismoari buruzko kontzeptu aitzindariak izan zituen.
Bere ama, Aurora Rodríguez Carballeira, autodidakta izan arren, hura ere rara avis bat izan zen; Europan jaio ziren medikuntza, osasun eta pentsamenduaren korronte modernoenen aldekoa eta defendatzailea zen: kultua, feminista, eugenetista, higienista…
Haien bizitzak eztabaida sortu dute gaur egunera arte.
Bidezkoa izan al zen historia haiekin?
Zeuek erabaki.