"Adrenalina, feniletilamina, oxitocina y otras hormonas"

Tafalla 2021(e)ko Uztailak 31
  • "Adrenalina, feniletilamina, oxitocina y otras hormonas"

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.

Tdiferencia arte eszenikoetan lan egiten duen emakumeen kooperatiba da, eta antzerkiaren eta musikaren ekoizpenean eta banaketan, baita kulturaren kudeaketan ere eskarmentu handikoa. Testu Poetikoen Zikloaren deialdi honetarako, Juan Carlos Rubio antzerkigile eta zuzendari gonbidatu ezagunaren testu bat aukeratu du. Bi emakume bakarrizketa entretenigarri, mingots eta dinamiko bat ehuntzen joango dira. Haren bidez bidaia bat egingo dugu, zeinean emakumea pertsona bat izaten hasten den eta beste bat izaten amaitzen duen. Ikuskizun horrek gogorarazi nahi digu genero-indarkeria ez dela kasu isolatu bat, baizik eta, tamalez, emakume askok egunero pairatzen duten errealitate lazgarri bat. Bertan, maindireekin, argia eta itzalarekin, zikina eta garbitasunarekin, egiarekin eta ezkutatzearekin jolasten da. Bi aktoreek benetako emakume bakar bat eraikitzen dute, oroitzapenekin eta etorkizunarekin, amorrua eta umorea dituena eta, izenburuak dioen bezala, hormonak ere.

ANTZEZLEAK

Ainhoa Ruiz eta Maite Redín

LANTALDE ARTISTIKOA

Zuzendaria: Maite Redin / Egilea: Juan Carlos Rubio / Eszenografia eta argiztapenaren diseinua: Maite Redín / Ekoizpena: Conchi Redín. Adrenalina, feniletilamina, oxitocina y otras hormonas Tdiferencia-ren ekoizpen bat da.

Iraupena: 25’

 

 


Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps