Donostiako Jazzaldia 2021: Silvia Pérez Cruz: "Farsa Circus Band"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Uztailak 25
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Silvia Pérez Cruz: "Farsa Circus Band"

Donostiako Jazzaldia 2021

Sílvia Pérez Cruz (ahotsa), Marco Mezquida (pianoa, teklatuak), Aleix Tobías (perkusioa), Mario Mas (gitarrak), Bori Albero (kontrabaxua), Carlos Montfort (biolina)

Sílvia Pérez Cruz artista paregabea da. 2012an bere aurreneko diskoa kaleratu zuenetik jarraitu du goraipamenak jasotzen, etengabeko bilakabidean, jorratu ez diren bideetatik beti, estilo desberdinei heltzeko duen gaitasun harrigarri horrekin, berdinik ez duen berezko ukitu horri eutsita, ahots-erregistro miragarria eta sortzetiko karisma eszenikoa baititu ezaugarri. Berea da, zalantzarik gabe, azken garai hauetan agertu den ahotsik zirraragarrienetako bat.

Kanta iberiarrak eta latinoamerikarrak entzuten hazi zen abeslari hau, eta lau urte zituela hasi zen musika ikasten; musika klasikoaren eta Jazzaren arloetan jaso zuen prestakuntza. Solfeoa, saxoa, pianoa, kaxa, harmonia, Jazz kantua eta flamenkoa, inprobisazioa, moldaketak, konposizioa... ikasi zituen, eta Jazz kantuan lizentziatu zen ESMUCen. Bere ibilbidean zehar hainbat artistarekin kolaboratu du, hauekin besteak beste: Eliseo Parra, Lluís Lack, Gino Paoli, Stefano Bollani, Rocio Molina, Jorge Drexler, Hamilton de Holanda, Toquinho, Joan Manuel Serral, Javier Colina, Raül Refree...

Joan den urtean Kursaalen eman zuen kontzertua, Marco Mezquidarekin, 55. Jazzaldiaren gertaera gogoangarrietako bat izan zen. Edizio honetara proiektu berri batekin dator, 2020ko apirilean kaleratutako azken diskoan oinarritutakoarekin: Farsa (género imposible). Diskoa beste diziplina artistiko batzuekin —antzerkia, zinema, dantza, poesia, pintura, argazkilaritza edo animazio-zinema—izandako elkarrizketatik sortua da, eta artistari hainbat gaik eragiten dioten kezkari erantzuten dio: erakusten denaren eta benetan garenaren dualtasuna, barne-barnean dugunaren, intimoaren, hauskortasunak bizirik dirauen modua, gainazala hain suntsitzailea den garai hauetan, non nahastera iris daitezkeen ikusten dena eta entzuten dena.

Farsa Circus Band, diskoa aurkezteko sortutako taldea, musikari handiek osatua da, Pérez Cruzen belaunaldi berekoek, eta haiekin elkartu da, bakoitzak bere bidetik jarraitu izan duten urte askoren ondoren.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 25
  • Ordutegia17:30
  • LekuaKutxabank Kursaal Auditorioa
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaSarrerak agortuta

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps