Paul San Martín (pianoa eta ahotsa), Abdell B.Bop (kontrabaxua), Romain Gratalon (bateria).
Paul San Martín donostiarrak —ezinbesteko erreferentea pianista eta abeslari gisa Estatuko eta Europako zirkuitu osoan— French Session izeneko bere diskoa aurkezten digu. Proiektua Parisko Caveau de la Huchette areto enblematikoan emandako kontzertu batetik sortu zen. Bertan, San Martínek eta Gratalonek jada osatzen zuten duoa hirukote bihurtu zen, Abdell B.Bop kontrabaxistak haiekin bat egin ondoren.
Horrela sortu zen disko berri baten ideia. Disko hori Abdellen etxera —Saint-Vite— egindako bi bidaiatan grabatu zen. Hartzeak hasieratik amaierara arte errespetatu dira editatu gabe, uneko izaera jasoz. Emaitza disko bizi bat da, egi handikoa. Caveau de la Huchetten igarotako gau amaigabeen adierazgarri argia.