Asier Beramendi (ahotsa, gitarra, soinu-txartela), Mikel Agirrezabalaga (pianoa)
Asier Beramendik, Blanquita Carraquela ezizenarekin, konposizio berriak aurkeztu ditu. Soula, bluesa eta, batez ere, txikitatik liluratu zuen amerikana alde batera utzi gabe, Beramendi elektronikan berezkoagoak diren elementu berriak erabiltzen hasi da, hala nola sintetizadoreak, erritmo-kaxak eta ahots manipulatuen jokoak. Musika-tresnak —adibidez, baxua edo teklatua— ere erabiltzen ditu bere musika-hizkuntza propioa eraikitzeko. Aro berri honetan, musikariak hitzari erreparatzen dio, eta bere abestiak, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz, rap, spoken word eta hip-hoparen inguruan egituratzen dira.