Iñaki Palacios & Teh Gael's + Moonshine Wagon

Bilbao 2021(e)ko Uztailak 24
  • Iñaki Palacios & Teh Gael's + Moonshine Wagon

Aurrera Fest! 2021

Iñaki Palacios txistulari gasteiztarrak Baltik hirugarren diskoan txistuaren soinuaren begiradatik Irlandako doinuetara garamatza, hango jende, pub eta tradizioetara, baina dena Europa iparraldean nagusi den ikuspegi musikal eklektiko batetik abiatuta, adibidez new/trad, post/folk edo neo-trad.

Baltik Irlandan erabiltzen den esamolde bat da eguraldi meteorologikoa negargarria denean; hotz bortitza, euri etengabea eta haize jelatua. Dena batera. Musikalki, ordea, Baltik diskoak ez du erakusten hoztasunik, ongi babestu da txistuaren zolitasuna, eta ez bakarrik ondoan dituen tresnekin, baita erakutsi nahi duen bi herrialdeen nortasun eta ezaugarri musikalekin, biak batuta; euskal eta zelta moldagarritasunak uztartuta, senidetuta.

  • Iñaki Palacios: txistua
  • Javi Garay: gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa eta banjo tenorra
  • Eneko Espino: baxu akustikoa eta elektrikoa
  • Errando Lpz. de Luzuriaga: trikitia
  • Iñaki Alarcia: bateria eta bodhran-a
  • Xabi Mrtz. Ochagabia: biolina

Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps