Donostiako Jazzaldia 2021: Giovanni Guidi

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Uztailak 24
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Giovanni Guidi

Donostiako Jazzaldia 2021

GIOVANNI GUIDI: "OJOS DE GATO". A TRIBUTE TO GATO BARBIERI

Giovanni Guidi (pianoa), Gianluca Petrella (tronboia), James Brandon Lewis (saxo tenorra), Brandon López (baxua), Chad Taylor (bateria, perkusioak), Simone Padovani (perkusioak)

Jazza eta munduko musikak uztartzearen aurrenetako adibidetzat hartzen den The Third World diskoa argitaratu eta berrogei urte igaro direnean, Giovanni Guidik omenaldi bat egiten dio sortzaileari: Leandro “Gato” Barbieri saxofonista argentinar ospetsua, duela bost urte zendua.

1985ean Folignon (Italia) jaio zen Guidi, eta Enrico Rava tronpetistarekin batera hasi zuen bere ibilbidea nazioartean. 17 urte baino ez zituela, pianista bere taldean parte hartzera gonbidatu zuen Ravak, txundituta utzi baitzuen Sienako udako ikastaroetan pianoaren aurrean erakutsi zuen bizitasunak. Gaur egun, Guidi pianista kreatiboenetako bat da Europan, bere material propioa konposatzen du eta, bere taldearekin, bereak ez diren konposizioak ere moldatzen ditu.

Pianistari laguntzen, artista gailen hauek izango dira: Gianluca Petrella, tronboian, musikari italiar talentudun eta ospetsuenetako bat; James Brandon Lewis, saxo tenorrean; Chad Taylor, baterian, eta Brandon López, baxuan.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia18:45
  • LekuaKutxabank Kursaal Auditorioa
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa13,50 / 15 €
  • Sarrerak Erosi

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps