Txikijazz
Ghost Number: Dirt & Other Spells
Iñigo Manterola (bateria), Nerea Quincoces (perkusioa), Nacho Fombuena (kontrabaxua), 413 (ahotsa, banjoa), Ander Solabarrieta (gitarra), Arantza Molina (biolina), Oskitz Gorrotxategi (tronpeta), Miguel Arribas (saxo tenorra), Jordi Arkusa (tronboia), Karmen Salazar (koruak), Sara Grajal (koruak)
From Dawn to Dusk hasierako album arrakastatsuaren ondoren, talde donostiarrak Dirt & Other Spells izeneko bigarren diskoarekin datoz Txikijazzera. Bigarren lan honetan egungo soinuak sustraiko musikekin nahasten jarraitzen dute, eta are gehiago nabarmentzen dituzte calypsoa, cumbia eta lo-fi soinua. Azken batean, soinu gordinago eta ilunago bat deskribatzen duen albuma, dekadentea eta magikoa gaur egungo musikaren geruza lotsagabe eta freskoenekin elkartzen diren eremuetara hurbiltzen gaituena.