Donostiako Jazzaldia 2021: Éric Séva Quintet

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko uztailaren 24(e)tik 2021(e)ko uztailaren 25(e)ra
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Éric Séva Quintet

Donostiako Jazzaldia 2021

Éric Séva (saxofoiak), Lionel Suarez (akordeoia), Christophe Cravéro (pianoa, Fender Rhodes), Christophe Wallemme (kontrabaxua), Zaza Désidério (bateria, perkusioa)

1974an, Astor Piazzola —aurten, 2021ean, bere jaiotzaren mendeurrena ospatzen dugu— eta Gerry Mulligan elkartu egin ziren Summit grabatzeko: Piazzolaren bandoneonari Mulliganen saxo baritonoa elkartu zitzaion diskoa. Urte batzuk geroago, disko zoragarri hark inspiratuta, eta Piazzola maisuari omenaldi bat egin nahian, Mother of Pearl bere 2020ko diskoa osatzen duten 11 piezak idatzi zituen Éric Sévak.

Éric Sévak bere aitari esker ezagutu zuen musikaren mundua; hura ere saxofonista eta dantza-areto baten jabea. Bost urterekin flautarekin hasi zen, hamaika urterekin saxo tenorrarekin, eta berehala hasi zen jotzen astebururo familiaren orkestran, aitarekin batera, haren dantza-aretoan. Garai hartan, 1980 inguruan, aitak Astor Piazzolaren kontzertu bat ikustera eraman zuen; ondoren, kamerinoetan, maisu argentinarrak eskaintza bat sinatu zion Séva gazteari esku-programan, eta lanean gogor jarraitzea eta bere musika-ikasketetan inoiz amore ez ematea gomendatu zion.

Mother of Pearl diskoan, Sévaren konposizio originalek giroak, koloreak eta lurrinak sorrarazten dituzte, ihesbiderako gonbidapen etengabe batean. Bere saxoen eta akordeoiaren arteko elkarrizketaren bidez, artista gisa lortu duen heldutasuna eta konpositore gisa egin duen aurrerabidea erakusten ditu musikariak.

 

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko uztailaren 24(e)tik 2021(e)ko uztailaren 25(e)ra
  • OrdutegiaUztailak 24: 20:15. Uztailak 25: 22:45
  • LekuaFrigo Gunea
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps