Melissa Hié (ahotsa, djembea, perkusioak), Ophelia Hié (ahotsa, balafoia, perkusioak), Belli Hié (ahotsa, perkusio elektronikoak)
Taldea, 2018an Bordelen eratua, familia bereko hiru kidek osatzen dute: Bassavé familia, Burkina Fasoko hegoaldekoa, Mali eta Boli Kostako mugetatik gertu. Benkadi, “ondo gaude elkarrekin” esan nahi duena dioula hizkuntzan, familian urte luzez jasotako ikaskuntzaren eta beren sorburuko eskualdeko musika-tradizio jorien irakaskuntzaren emaitza da.
Benkadik sortzen duen musika tradizioaren eta modernitatearen arteko nahasketa bat da, generoak uztartzeko borondatea duena eta, batez ere, sormen-askatasun handia defendatzen duena. Bi balafoi dotorek ematen diote bide musikaren horizonte berriei, erritmo elektronikoekin bat eginez eta djembeak lagunduta, arintasunez, dotorezia natural, oldartsu, harro eta organiko batez.