Donostiako Jazzaldia 2021: No More Jazz Brass Band

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Uztailak 23
  • Donostiako Jazzaldia 2021: No More Jazz Brass Band

Donostiako Jazzaldia 2021

Edison Saborit, Guillermo Elizaga, Daniel Pimenta (perkusioa); Nicolás Andino, Asier Ardaiz, Íñigo Cuenca (tronpeta); Gaizka Otsoa, Adrián Martínez, Alberto Martínez (tronboia); Jon Viejo (sousafoia), Pablo Maza (saxoa), Sara Mansilla (ahotsa)

No More Jazz Brass Band 2018ko urrian sortu zen. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko (Musikene) Jazz Saileko 11 ikaslek eratu zuten, New Orleanseko marching band tradizional bat sortzeko eta Mardi Gras munduan murgiltzeko nahiak bultzatuta. Banda mitikoen ?besteak beste, Hot 8 Brass Band eta Rebirth Brass Band? musikara hurbiltzen da talde honen musika.

Oraingoan musika-koktel bat prestatu dute, non bat egiten dituzten Ipar Amerikako tradizioari lotutako gaiak eta eurek sortutakoak, baita euskal herri-kanta batzuk ere. Emozioz eta bizitasunez beteriko kontzertu bat, alegia.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia22:45
  • LekuaFrigo Gunea
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps