Donostiako Jazzaldia 2021: Les Fous

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Uztailak 23
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Les Fous

Donostiako Jazzaldia 2021

Santi Romano (konposizioa, ahotsa, pianoa), Noa Eguiguren (ahotsa, perkutsioa), Olatz Otxoa (Otxi) (ahotsa, perkutsioa)

Ahots-hirukote gisa sortu zen 2011n, Santi Romanok eta Ainhoa “Noa” Eguigurenek ezagutu zutenean Olatz Otxoa “Otxi”; izan ere, hark ematen dio taldeari erotasun hori, eta hortik dator ere izena: Les Fous (Eroak). Harrezkero hasi ziren forma ematen orain bereizgarri duten soinu horri: fusio bat R&B, pop eta soul artean. Taldearen bigarren EPak, Feel Finek (2015), ate ugari zabaldu zizkien, haien artean Jazzaldikoak; 2016, 2017, 2018 eta 2020an eman zituzten kontzertuak jaialdi honetan.

Hiru disko dituzte kaleratuta eta ia 10 urtez jardun dute jada elkarrekin jotzen. Orain, 2021ean, beren hasierako soinura bueltatu da taldea, ahots-hirukote gisa, pianoak eta perkusio akustikoak lagunduta, eta “a capella”-n eta bere estilo R&B-Pop horren bertsio intimo eta akustikoago batean espezializatuta.

Zuzeneko emanaldietan, kideen naturaltasunagatik bereizten da taldea: espontaneoak eta jostariak dira eta, ezaugarri horiei beren abestien (gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz) mezua eta ahotsen harmonia-jokoak gehituta, ematen dituzten kontzertuak beti dira dibertigarriak eta interesgarriak publiko guztientzat.

 

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia21:30
  • LekuaGuuk Gunea
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps