Javier López Jaso (eskusoinua), Marcelo Escrich (kontrabaxua), Daniel Lizarraga (bateria), Mikel Urrutia (txalaparta), Anai Gambra (txalaparta)
Formazio honek Hutsun Txalaparta bikoteak haragitzen duen tradizioa eta Jazzeko J.E.L. hirukotearen modernitatea biltzen ditu. Guztiak Iruñekoak dira. Izan ere, proiektua Nafarroako hiriburuko udalaren enkargu bat da eta 2016ko Jazzfermin jaialdian estreinatu zuten. Emaitza harrigarria da, interpretazio berria duen kalitateko Jazz errepertorioa.