DANIEL GARCÍA TRÍO
Daniel García Diego (pianoa), Reinier Elizarde ‘El Negrón’ (kontrabaxua), Michael Oliviera (bateria)
Bizitasun eta indar handiko Travesuras aurkeztuko dute, aurreneko disko espainiarra ACT zigilu alemanean argitaratua, eta Europako eszenatoki nagusietako batzuetatik igarotakoa.
Salamancatik, protagonismoa aldarrikatzen du Espainiako Jazzaren belaunaldi berria bezain sutsua osatzen duten Jazzlari berezienetako batek. Daniel Garcíak bere sorterriko musika-tradizioan sakontzen du, eta aberastu eta suspertu egiten du, Jazzaren, klasikoaren eta flamenkoaren norabide esperimentalenak biltzen dituen ezagutza eklektiko bati esker. Adierazkortasunaren eztanda txundigarri bat da emaitza, Reinier “El Negrón” eta Michael Oliverarekin batera ekindakoa, zeinekin osatzen duen Europako Jazz osoan den hirukote ahalmentsu eta originalenetako bat.
CHANO DOMÍNGUEZ TRÍO
Chano Domínguez (pianoa), Horacio Fumero (kontrabaxua), David Xirgú (bateria)
Chano Domínguez, Espainiako Jazzaren pisu astuna, 2020an Donostiako Jazzaldia saria jaso zuena, AEBetan sei urtez egon ondoren Espainiara itzuli zen pandemia etxean pasatzera, bere ingurukoengandik gertu. Nola ez, une egokia bere katalogoa berrikusteko, pieza berriak konposatzeko eta kolaboratzaile zaharrekin zuen hurbiltasuna berreskuratzeko. Hala, hortik sortu zen Chumbulum: Jazza flamenkoarekin eta tradizio afroamerikarrarekin oso ondo moldatzen den lan berria, inoiz grabatu gabeko konposizioak berreskuratzen dituena, eta konfinamendu-aldian sortutako pieza originalak ere eskaintzen dituena.
Talde honetan kide ditu Horacio Fumero kontrabaxu argentinarra, Tete Montoliuren eta Gato Barbieriren ohiko kolaboratzailea, eta David Xirgú polifazetikoa, baterian. Kartel ezin hobea Espainiako Jazzaren nahasketa paregabe honen edertasuna eta xarma transmititzeko.