"Vencidos"

Olite/Erriberri 2021(e)ko Uztailak 22
  • "Vencidos"

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.

Vencidos "zilborrik gabeko" emakume belaunaldi baten istorioa da, ondokoei emanak eta aukerarik gabekoak. Beren familiak aurrera atera behar izan zituzten emakumeak, zegokien ogiari uko eginez gertukoek gurina izan zezaten. Gatazka-egoeran jaioak. Sustrairik gabe fruitua emateko gai direnak. Gerra Zibilaren lehen egunetan ama galdu zuen Juany bezalako emakumeak. Une horretatik aurrera, zelaietan zehar ibiltzen da aitarekin, bizirauten saiatzeko. Berea ez den gurdi bati bultza eginez, inoiz askatzeko aukerarik gabe. Bere bizitza osoan tiratuko dituen inoren gurdi guztien sinbolo gisa. Estraperloa, erbestea, gosea, atzerriratzea, borroka eta erreparazioaren bilaketa. Istorio txiki asko ordezkatzen dituen istorio txiki bat. Garaituen horiek.

ANTZEZLEAK

Marta Juaniz, Ana Berrade, David Larrea eta Miguel Goikoetxandía

LANTALDE ARTISTIKOA

Dramaturgia eta zuzendaritza: Miguel Goikoetxandía / Argiztapenaren diseinua eta soinua: Ion Martinkorena / Jantziak: Ion Martinkorena / Banaketa: Iluna Producciones eta Sandra Avella (Rovima Producciones Teatrales).

Vencidos Iluna Producciones-en ekoizpen bat da.

Argibide gehiago: www.ilunaproducciones.es

Iraupena: 70’

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaIluna Producciones
  • Data 2021(e)ko Uztailak 22
  • Ordutegia22:00
  • LekuaErriberriko Gaztelua (Cava)

    Olite/Erriberri
  • ZenbatekoaSarrerak eta abonamenduak
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps