Donostiako Jazzaldia 2021: Gonzalo Rubalcaba & Aymée Nuviola + Chucho Valdés Cuarteto

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Uztailak 22
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Gonzalo Rubalcaba & Aymée Nuviola + Chucho Valdés Cuarteto
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Gonzalo Rubalcaba & Aymée Nuviola + Chucho Valdés Cuarteto

Donostiako Jazzaldia 2021

GONZALO RUBALCABA & AYMÉE NUVIOLA

Gonzalo Rubalcaba (pianoa), Aymée Nuviola (ahotsa)

Gonzalo Rubalcaba Jazz afrokubatarraren musikari gailenenen artean dago, eta post-bop garaiko pianista eta konpositore onenen artean. Habanan jotzen hasi zen, eta 1978an bere lehen taldea sortu zuen: Proyecto. Laster erakarri zuen Dizzy Gillespie handiaren arreta eta, 1985ean, Gillespie en Vivo con Gonzalo Rubalcaba LPa grabatu zuten batera. Horrek ekarri zion aintzatespen internazionala, baita birak ere Japonia, Kanada, Brasil eta Europako hainbat herrialdetan zehar. 4 Grammy irabazi ditu, horietako bi latinoak, eta 17 izendapen jaso ditu, azkena Aymée Nuviolarekin batera 56. Jazzaldian aurkeztuko duen albumagatik, Viento y Tiempo, Tokion grabatua.

Aymée Nuviola, abeslari, konpositore eta aktorea, musikari familia batean jaio zen eta Manuel Saumell kontserbatorioan prestatu zen. “La Sonera Del Mundo” ezizenez ezaguna da, eta bere musikak jaso dituen eraginak hauek dira: Jazz estatubatuarra, bossa nova, son kubatarra, tinba, saltsa, guaratxa, boleroa, filina…

Bi musikariek, Ayméek eta Gonzalok, haurrak zirela ezagutu zuten elkar, Habanan; haien amak lagunak ziren, eta biek zuten piano-irakasle bera. Ordutik, haien bizitzak eta ibilbide artistikoak bide arrakastatsuetatik garatzen joan ziren, baina bananduta, harik eta, 20 urte geroago, berriro elkar gurutzatu eta omenaldi musikal bat egitea erabaki zuten arte beren sustraiei, beren amei, elkartu eta handi egin zituen iraganari, Habanatik jotzen duen musika haizeari, bizitzari… Horrela sortu zen Jazzaldiaren edizio honetan aurkeztuko duten proiektua: Viento y Tiempo.

CHUCHO VALDÉS CUARTETO

Chucho Valdés (piano-jolea), Reinier Elizarde (kontrabaxu-jolea), Georvis Pico (bateria-jolea), Pedro Pablo Rodríguez (perkusioa)

Chucho Valdés piano-jole, musikagile eta moldatzaile kubatarra Jazz afro-kubatar modernoan eragin biziki handia duen pertsonaia bat da. 60 urtetik gorako ibilbidea du, eta horietan musika-tradizio afro-kubatar, Jazz, musika klasiko, rock eta askotariko eraginen elementuak ezkondu ditu estilo oso pertsonal baten bidez.

Chucho Valdések sei GRAMMY® sari eta lau Latin GRAMMY® sari irabazi ditu, baita beste errekonozimendu ugari jaso ere, tartean direla Grabazioko Arte eta Zientzien Akademia Latinoaren Lifetime Achievement Award saria edo Musikagile Latinoen Ospearen Aretoan onartua izatea.

Dionisio Jesús “Chucho” Valdés Rodríguez musikari-familia batean jaio zen Quivicánen, Kubako Habana probintzian, 1941eko urriaren 9an, eta aita izan zuen lehen maisua, Bebo Valdés, berbera 2003an Donostiako Jazzaldia Saria jasotakoa, aurten Chuchori egokituko zaion bezala. Hiru urte zituela, Chucho Valdés irratian entzuten zituen doinuak pianoan jotzen zituen, bi eskuak erabiliz eta edozein tonalitatetan. Bost urte zituela, piano-lezioak hartzen eta teoria eta solfeoa ikasten hasi zen, eta musika-heziketa formala Habanako Udal Musika Kontserbatorioan jarraitu zuen, baita bertan graduatu ere 14 urterekin. Urtebete geroago, bere lehen Jazz-hirukotea sortu zuen. 1959an, Kubako Sabor bandarekin hasi zen profesionalki. Bere aitak zuzendua, oro har, banda hori Kubako musika modernoko orkestra handietako bat jotzen da.

Gerora, beste talde historiko batean utzi zuen bere lehen aztarna, haren sortzaile, piano-jole eta musikagile eta moldatzaile nagusia izan baitzen: Irakere big band txikia (1973-2005). Musika erritual afro-kubatarra, dantza kubatarra, Jazza, musika klasikoa eta rocka ausardiaz nahastuz, Irakere Jazz latinoko mugarri bat bilakatu zen.

Bere ibilbidean, Chuchok 50 herrialdetan jo du, eta artista handiekin partekatu du oholtza, hala nola Herbie Hancock, Billy Taylor, Kenny Barron, Michel Legrand, Frank Emilio, Michael Camilo, Chano Domínguez, Marian McPartland, Mulgrew Miller, John Lewis, Chick Corea, Gonzalo Rubalcaba, Brandford eta Wynton Marsalis, Carlos Santana, Joe Lovano, Grover Washington Jr., Dizzy Gillespie, Hugh Fraser, David Sánchez, George Benson, Taj Mahal, Max Roach, Jack DeJohnette, Ron Carter, Idris Muhammad, Eddie Gomez, Gato Barbieri, Giovanni Hidalgo, Tito Puente, baita orkestra hauexekin ere: Lincoln Center Big Band, Village Vanguard Orquesta, John Clayton Big Band eta Orquesta de Machito.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 22
  • Ordutegia21:00
  • LekuaTrinitate Plaza Keler
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaSarrerak agortuta

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps