ARIEL BRÍNGUEZ QUINTET
Ariel Brínguez (saxo tenorra eta sopranoa), Pablo Gutiérrez (pianoa), Javier Sánchez (gitarra), Reinier Elizarde ‘El Negrón’ (kontrabaxua), Georvis Pico (bateria)
Boskoteak Nostalgia Cubana aurkeztuko du, 50eko hamarkadako Kubako soinu-girora egindako bidaia, besteak beste, Bola de Nieve, José Antonio Méndez, Eliseo Grenet, Cachaíto López eta Juanito Márquez artista handiek landu zituzten formei omenaldia egiteko.
Ariel Brínguez saxofonista, konpositore eta moldatzaile kubatarrak mundu osoko eszenatokietan jo du artista gailenekin batera, haien artean: Simply Red, Chanquito Quintana, Tata Güines, Perico Sambeat, Javier Colina, Alain Pérez, Ojos de Brujo, Niña Pastori eta Joaquín Cortés. Gainera, bi Grammy irabazi ditu Chucho Valdés eta Alejandro Sanzen eskutik. Bakarka egin duen lanean hiru lan argitaratu ditu: Raíces en colores, sarraldi bat Jazz fusioan, Kuba oinarri hartuta; Experience, herri-musikako izen handietatik egindako ibilbidea bere ikusmoldetik; eta Nostalgia Cubana, 56. Jazzaldiaren barruan JazzEñe2021ean aurkeztuko duen diskoa.
Kuba intimista baten oroitzapenean murgiltzen den proiektu pertsonal bat da, bere ikuspegi bereziarekin erritmo afrokubatar dantzagarriak zeharkatzen dituena, besteak beste, boleroa, danzona eta “filina”, 1950eko hamarkadako Kuba eta, bide batez, gizakiaren esentzia, pasioa, gogora ekartzeko.
CAMINO QUINTET
Pablo Martín Caminero (kontrabaxua), Moisés Sánchez (pianoa), Ariel Brínguez (saxoa), Carlos Martín (tronboia), Michael Olivera (bateria)
Pablo Martín Caminero buru duen taldeak Jazza eta flamenkoa uztartzen ditu. Hemen, bere azken lana aurkeztuko du, Bost, non bere ikuspegi berezitik araketa berri bat egiten duen flamenkoaren palo tradizionalen inguruan: granaína, seguiriya, bulería eta soleá, besteren artean.
Pablo Martín Caminerok berealdiko ibilbidea egin du, aniztasun estilistikoak markatua, eta bide berriak arakatzen jarraitzen du Jazz flamenkoaren barruan, bere boskotearekin, 2005etik diskoak argitaratzen eta Jazzaren tenplu solemneenetan jotzen.