Donostiako Jazzaldia 2021: Buika

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Uztailak 22
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Buika

Donostiako Jazzaldia 2021

Buika (ahotsa), Ramón Porrina (kaxa), Santiago Cañada (tronboia), Josue Ronkio (baxua), Mar Sánchez (gitarrak)

María Concepción Balboa Buika, Mallorcan jaioa, Bubi tribuko guraso ginearren alaba, kultura eta eragin ugariz inguratuta hazi zen musikaren arloan: soukous, makossa, high live, afro beat, pop afrikarra, rock, Jazz, R&B, reggae, soul, folk, bolero, abesti asiarrak eta rantxerak. Hala, estiloen amalgama horrek eta bere bizipenek bereizten dute bere musika eta markatzen dute bere estiloa, non beti antzematen den aparteko bere kutsu flamenko hori, Palma Mallorcakoan hazi zen auzoko ijito-komunitatean izan zuen murgilketari esker.

Pedro Almodóvarren La piel que habito filmaren soinu-bandan dago Buika, eta musikari, ekoizle eta abeslari handiekin kolaboratu du, besteak beste, aipatzekoak: Chick Corea, Carlos Santana, Chavela Vargas, José Luis Perales, Bebo Valdés, Chucho Valdés, Cindy Blackman, Seal, Nelly Furtado, Anoushka Shankar, Pat Metheny, Jason Mraz…

Bere ahotsak —apartekoa eta hunkigarria, sentsuala, motela, eztia eta larria aldi berean— ez du inor axolagabe uzten; bihotz orotara irits daiteke. Buikak bere musikaren bidez erakusten du bere arima, norantz eramango duen beldur izan gabe.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 22
  • Ordutegia18:45
  • LekuaKutxabank Kursaal Auditorioa
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa27 / 30 €
  • Sarrerak Erosi

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps