56. Jazzaldia uztailaren 21etik 25era egingo da eta kerik gabeko gune bat izango da. Guztira 60 kontzertu eskainiko ditu, doan eta ordaintzekoak, hiriko 8 eszenatokitan.
Nazioarteko izarrez jositako programazioa, haien artean nabarmentzekoak Brad Mehldau, Cécile McLorin Salvant, Sílvia Pérez Cruz, Kenny Barron, Noa, Arlo Parks, Mulatu Astatke, Jorge Pardo, Buika, Gonzalo Rubalcaba, Bill Frisell, Marc Ribot...
ORDAINDU BEHARREKO KONTZERTUAK
San Telmo Museoa:
Goizeko 11:00etan, San Telmo Museoko Klaustroan, 5 piano solo saioak. Lau aditu izango dira espezialitate konplexu eta moldakor honetako protagonistak: asteazkenean, 21ean, Franco D’Andrea, Italiako Jazzaren maisua, berdintsu menderatzen dituena adierazpide tradizionala eta abangoardiakoa; 22an eta 23an, bi programa desberdinekin, Marcin Maseckik, musikari poloniar berritzaile eta bereziak, omenaldi bat egingo dio Thelonious Monk handiari lehenengo kontzertuan, eta ragtime gogora ekarriko du bigarrenean; Marco Mezquidak, gaur egun diren pianista bikain eta etorkizun handienekoak, uztailaren 24an joko du; eta, azkenik, Iñaki Salvadorrek, Donostiako Jazzaldia saria jaso zuenak 2020an, igandean, 25ean, emango du bere kontzertua.
FCC Victoria Eugenia Antzokia:
Egunero, eguerdiko 12:30ean, Jazz hispanoari eskainitako programazio batez gozatu ahal izango dugu.
Uztailaren 21ean, Kataluniako Jazz talde zaharrak, La Locomotora Negra-k kontzertu bat emango du bere despedidako biran. Ondorengo egunetarako, 22tik 25era, ordutegi berean, SGAE Fundazioak Espainiako Jazzaren proposamen interesgarrienetako batzuk hautatu ditu haiek nazioartean hedatzeko. JazzEñeren zazpigarren edizioa da, eta bertan 4 saio bikoitz izango dira, Jazz hispanoko talde eta musikari gailenenak biltzen dituena: ostegunean, 22an, Ariel Brínguez Quintet eta Caminero Quintet; uztailaren 23an, Daniel García eta Chano Domínguez bi pianista handien hirukoteak; 24an, Smack Dab boskote katalana eta Sumrrá hirukote galiziarra; eta, azkenik, igandean, 25ean, Alba Careta tronpetista eta Manolo eta Curra bikote andaluza.
Kutxabank Kursaal Auditorioa:
Kontzertu bat emango da, arratsaldero, Kursaal Auditorioan.
Soul – Folk britainiarraren irudi berriak, Arlo Parks abeslari gazteak, uztailaren 21ean emango du bere kontzertua, 18:45ean; Buika balearra, Estatu Batuetan egonaldi bat egin eta kolaborazioetan aritu ondoren —besteren artean, Chick Corearekin— bueltan da gure herrialdean, eta 22an emango du kontzertua, ordu berean; hain zuzen ere, Chick Coreari omenaldi bat egingo diote Jorge Pardok eta Niño Joselek uztailaren 23an, laukote formatuan; beste omenaldi bat ere izango da, 24an, Giovanni Guidi gazte italiar eta pianista bikainak eskainiko diona Gato Barbieri saxofonista argentinarrari —kontzertu handiak eman zituen hark Jazzaldian— musikari amerikar eta transalpino handiek osatutako “Ojos de Gato” seikotearekin; azkenik, uztailaren 25ean, 17:30ean, Farsa Circus Band-ek, Sílvia Pérez Cruzenak, abesti berrienak aurkeztuko ditu gure musikari gazte interesgarrienetako batzuk kide dituen banda batekin.
Trinitate plaza Keler:
Jazzari hain ondo egokitzen zaion orduan, gaueko 9:00etan —hori da behintzat irizpide donostiarra— saio bikoitzak hasiko dira eguneroko programazioari azkena emateko.
Uztailaren 21ean, Dave Douglas tronpetistaren eta Franco D’Andrea pianistaren koartetoarekin hasiko gara; musikari moldakor eta esperientzia handikoen proposamen italoamerikarra, alegia. Ondoren, sasoi onenean den abeslaria, interesgarriena eta Nazioarteko Jazzean etorkizun handiena duena, Cécile McLorin Salvant frankoamerikarra, gogokoen duen pianista, Sullivan Fortner, ondoan duela.
Hurrengo egunean, 22an, haurtzarotik lagun diren Aymée Nuviola eta Gonzalo Rubalcaba kubatarrek boleroen eta Karibeko musikaren programa bat eskainiko digute beren maisutasun paregabearekin; haien ondoren, Mulatu Astatke bibrafonista eta perkusionista etiopiarraren taldea, aurreneko aldiz emango duena kontzertu bat Jazzaldian.
Ostiralean, 23an, bi pianista bikain, Marco Mezquida, bere azken proiektuarekin —Talismán— eta maisuen maisu den Kenny Barron, All Star Quartet batekin, Steve Nelson bibrafonista handia kide duenarekin.
Uztailaren 24koa saio anitza eta zoragarria izango da; Naïssam Jalal flautista frankosiriarra igoko da aurrena eszenatokira bere boskotearekin, bere musika paregabea, ekialdearen eta mendebaldearen erdibidean dena, guri eskaintzeko. Bere atzetik, Noa israeldarrak, Gil D’Or gitarristarekin eta Iñaki Salvador pianista donostiarrarekin, argitaratu berri duen Afterallogy eskainiko digu.
Amaitzeko, uztailaren 25ean, 20:00etan, Jazzaren bi irudi gailen-gailenak beren hirukoteekin: Brad Mehldau pianista, lirikoa eta bikaina, eta Bill Frisell gitarrista, magistrala eta bakana bere sonoritatean.
Chillida Leku:
Berritasun gisa, aurten, 56. Jazzaldiak bi kontzertu eskainiko ditu Chillida Lekun. Biak 19:00etan hasiko dira, ilunabarrean museoaren ingurune zoragarriaz gozatu bitartean.
Igandean, uztailaren 18an, jaialdi aurreko saio batean, Cécile McLorin Salvant abeslaria eta, larunbatean, uztailaren 24an, Ceramic Dog hirukotea, Marc Ribot gitarrista harrigarriarekin, bere azken lana, Hope aurkezten.
Sarrerak eta abonamenduak:
Ordaintzekoak diren saio guztietarako sarrerak eta abonamenduak ekainaren 9an jarriko dira salmentan, 11:30etik aurrera.
Abonamenduek —kontzertuak emango diren lekuen eta ordutegiaren arabera— % 20ko deskontua izango dute sarreren prezioan. Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira, baita Jazzaldiaren webgunean www.jazzaldia.eus, Donostia Kulturarenean www.donostiakultura.eus eta jarduerak garatuko diren gainerako lekuen webguneetan ere.
DOAKO KONTZERTUAK
Doan eskaintzen diren emanaldien programa ere aurkezten dugu; publikoari irekiak, aforo kontrolatuekin eta iriste-ordenaren arabera sartzeko moduan. Emanaldi horiek arratsaldeetan eskainiko dira, Kursaal, Frigo Gunea eta Guuk Gunea terrazetan, eta bost saio emango dira egunero, uztailaren 21etik 25era.
Guztira 25 kontzertu, non Jean Toussaint eta Éric Séva artista eta Benkadi talde atzerritarrak ez ezik, tokiko gure taldeak ere izango ditugun: Jazzaldiak aurten hautatutako Tokiko 10 Taldeak, tokiko 5 talde —disko bat kaleratuak dutenak 2019an edo 2020an— eta 4 talde hautatu Katapulta Tour-ekoak.
Azkenik, familientzako Jazz sailean, Txikijazzen, lau saio eskainiko dira, doan ere, Guuk Gunea terrazan eta Kutxa Kultur Tabakaleran, uztailaren 22tik 25era, eguerdiko 12:00etan.
Kerik gabeko Jazzaldia:
Donostiako Jazzaldiaren leku guztiak, aire zabalean daudenak ere, kerik gabeko guneak izango dira.
KONTZERTUAK
2021/07/18
Agertokia: CHILLIDA LEKU
Ordua: 19:00
CÉCILE MCLORIN SALVANT
2021/07/21
Agertokia: ŠKODA SAN TELMO MUSEOA
Ordua: 11:00
FRANCO D’ANDREA PIANO SOLO
Agertokia: FCC GUNEA - VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Ordua: 12:30
LA LOCOMOTORA NEGRA: 50 ANYS DE JAZZ
Agertokia: KUTXABANK KURSAAL AUDITORIOA
Ordua: 18:45
JOSÉ JAMES
Agertokia: TRINITATE PLAZA KELER
Ordua: 21:00
DAVE DOUGLAS / FRANCO D’ANDREA QUARTET + CÉCILE MCLORIN SALVANT
Agertokia: FRIGO GUNEA
Hora: 17:45
DOS
Hora: 20:15
GHOST NUMBER: "DIRT & OTHER SPELLS"
Ordua: 22:45
YO CIERVO
Agertokia: GUUK GUNEA
Ordua: 19:00
HORDA
Ordua: 21:30
SARA AZURZA
2021/07/22
Agertokia: ŠKODA SAN TELMO MUSEOA
Ordua: 11:00
MARCIN MASECKI PIANO SOLO: "THE MUSIC OF THELONIOUS MONK"
Agertokia: FCC GUNEA - VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Ordua: 12:30
JAZZEÑE: ARIEL BRÍNGUEZ QUINTET + CAMINERO QUINTET
Agertokia: KUTXABANK KURSAAL AUDITORIOA
Ordua: 18:45
BUIKA
Agertokia: TRINITATE PLAZA KELER
Ordua: 21:00
GONZALO RUBALCABA & AYMÉE NUVIOLA + CHUCHO VALDÉS CUARTETO
Agertokia: FRIGO GUNEA
Ordua: 17:45
ASIER ARDAIZ & FRIENDS
Ordua: 20:15
MOJO HAND
Ordua: 22:45
DE 2 EN BLUES BAND
Agertokia: GUUK GUNEA
Ordua: 12:00
TXIKIJAZZ: HOLLYWOOD BAND KIDS
Ordua: 19:00
THE MACHETAZO: "A VISION IN A DREAM"
Ordua: 21:30
SWINGTRONICS
2021/07/23
Agertokia: ŠKODA SAN TELMO MUSEOA
Ordua: 11:00
MARCIN MASECKI PIANO SOLO: "RAGTIME"
Agertokia: FCC GUNEA - VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Ordua: 12:30
JAZZEÑE: DANIEL GARCIA TRÍO + CHANO DOMINGUEZ TRÍO
Agertokia: KUTXABANK KURSAAL AUDITORIOA
Ordua: 18:45
JORGE PARDO + NIÑO JOSELE: "MI QUERIDO CHICK"
Agertokia: TRINITATE PLAZA KELER
Ordua: 21:00
MARCO MEZQUIDA + KENNY BARRON ALL STAR QUARTET
Agertokia: KUTXA KULTUR TABAKALERA
Ordua: 12:00
TXIKIJAZZ: GAZTEDI – MUSIKA FAMILIAN – SWINGTRONICS
Agertokia: FRIGO GUNEA
Ordua: 17:45
MONK'S SPHERE
Ordua: 20:15
HUTSUN TXALAPARTA- J.E.L. TRIO
Ordua: 22:45
NO MORE JAZZ BRASS BAND
Agertokia: GUUK GUNEA
Ordua: 19:00
JEAN TOUSSAINT QUINTET
Ordua: 21:30
LES FOUS
2021/07/24
Agertokia: ŠKODA SAN TELMO MUSEOA
Ordua: 11:00
MARCO MEZQUIDA PIANO SOLO
Agertokia: FCC GUNEA - VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Ordua: 12:30
Agertokia: KUTXABANK KURSAAL AUDITORIOA
Ordua: 18:45
GIOVANNI GUIDI: "OJOS DE GATO". A TRIBUTE TO GATO BARBIERI
Agertokia: CHILLIDA LEKU
Ordua: 19:00
MARC RIBOT, CERAMIC DOG: "HOPE"
Agertokia: TRINITATE PLAZA KELER
Ordua: 21:00
NAÏSSAM JALAL & RYTHMS OF RESISTANCE + NOA & GIL DOR & IÑAKI SALVADOR
Agertokia: FRIGO GUNEA
Ordua: 17:45
JEAN TOUSSAINT QUINTET
Ordua: 20:15
ÉRIC SÉVA: MOTHER OF PEARL QUINTET
Ordua: 22:45
BENKADI
Agertokia: GUUK GUNEA
Ordu: 12:00
TXIKIJAZZ: GHOST NUMBER
Ordua: 19:00
SARA MANSILLA: "TALKING TO THE WALL"
Ordua: 21:30
ANTÍA MUIÑO
2021/07/25
Agertokia: ŠKODA SAN TELMO MUSEOA
Ordu: 11:00
IÑAKI SALVADOR PIANO SOLO
Agertokia: FCC GUNEA - VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Ordua: 12:30
JAZZEÑE: ALBA CARETA GROUP + MARÍA "LA MÓNICA" & JAVIER GALIANA
Agertokia: KUTXABANK KURSAAL AUDITORIOA
Ordua: 17:30
SÍLVIA PÉREZ CRUZ: FARSA CIRCUS BAND
Agertokia: TRINITATE PLAZA KELER
Ordua: 20:00
BRAD MEHLDAU TRIO + BILL FRISELL TRIO
Agertokia: KUTXA KULTUR TABAKALERA
Ordua: 12:00
TXIKIJAZZ: GAZTEDI – MUSIKA FAMILIAN – OREKA TX: "KOKLEA"
Agertokia: FRIGO GUNEA
Ordua: 17:45
ALBERTO ARTETA LAUROK FEATURING CHRIS KASE: "BEHAR BIZIA"
Ordua: 20:15
PAUL SAN MARTÍN: "FRENCH SESSION"
Ordua: 22:45
ÉRIC SÉVA: MOTHER OF PEARL QUINTET
Agertokia: GUUK GUNEA
Ordua: 19:00
BLANQUITA CARRAQUELA
Ordua: 21:30
BENKADI