Sara Azurza (ahotsa), Iker Lauroba (pianoa, ahotsak), Haritz Lauroba (bateria), Julen Barandiaran (baxua), Igone González de Zárate (gitarra, ahotsak)
Sara Azurza abeslari donostiarrak Iker Laurobarekin eman zituen lehen urratsak, eta, aurrerago, beste abeslari eta talde batzuekin kolaboratu zuen, hala nola Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowley.
2018an bakarkako bere lehen lana aurkeztu zuen: Theorein. Diskoa, batez ere berak idatzitako abestiez osatua, lasaia eta akustikoa da, eta pop-era hurbiltzen da.
Azken bi urteetan, Sara bere estilo propioaren bila ibili da Bartzelona, Montreal eta Londres artean. Abeslariak beti izan ditu erreferente Amerikako eta Ingalaterrako bakarlariak. Oraingoan proposamen berri batekin dator, bere abesti berriei soul ukitua emanez.