Donostiako Jazzaldia 2021: La Locomotora Negra: 50 anys de jazz

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Uztailak 21
  • Donostiako Jazzaldia 2021: La Locomotora Negra: 50 anys de jazz

Donostiako Jazzaldia 2021

Ricard Gili (tronpeta, ahotsa, zuzendaritza), Ivó Oller (tronpeta), Arnau Boix (tronpeta), Miquel Donat (tronpeta), Marc Trepat (tronboia), Òscar Font (tronboia), Xavier Trepat (tronboia), Víctor González (tronboia), Lluís Trepat (saxo altua, klarinetea), Albert Gassull (saxo altua), Tomás González (saxo tenorra), Toni Gili (saxo tenorra), Eva Garín (saxo tenorra), Ariel Vigo (saxo baritonoa), Tòfol Trepat (pianoa), Albert Romaní (gitarra), Jordi Casanovas (kontrabaxua), Carles Gili (bateria)

La Locomotora Negra talde beteranoenetako bat da Kataluniako eta Espainiako Jazzean. 1971n egin zuen debuta boskote moduan. Denborarekin, taldea handituz joan zen, 17 kideko big band bat izatera iritsi arte, eta Kataluniako swing talderik erakargarrienetako bat bilakatu zen. 50 urteko ibilbidea eginda, eszenatoki eta jaialdi onenetan eman dituzte kontzertuak, eta 19 disko argitaratu dituzte.

Aurten, bere 50. urteurrena betetzen duenean, La Locomotora Negra taldeak eszenatokietara azken aldiz igotzea erabaki du. Horrela ixten da swing garaiko big band ospetsuenak, besteak beste, Fletcher Henderson, Duke Ellington eta Count Basierenak, eredutzat hartu dituen orkestra baten historia. Swingaz gain, orkestra katalanak New Orleanseko estilo tradizionala ere sartu ohi du bere errepertorioan.

La Locomotora Negra bi aldiz izan da Jazzaldian: 1977an bisitatu gintuzten lehen aldiz, eta Nazioarteko Lehiaketaren Lehen Saria irabazi zuten, Jazz Tradizionalaren modalitatean; bigarren aldia 2005ean izan zen, Kursaaleko terrazetan emanaldi bat egin zutenean. Aurten, 2021ean, hirugarren aldiz etorriko dira, eta beren azken agurra eta beren 50. urteurrenaren ospakizuna izango da. Historia, emozioa eta swinga.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 21
  • Ordutegia12:30
  • LekuaFCC Gunea - Victoria Eugenia Antzokia
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps