Donostiako Jazzaldia 2021: José James

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Uztailak 21
  • Donostiako Jazzaldia 2021: José James

Donostiako Jazzaldia 2021

José James (ahotsa), Richard Spaven (bateria-jolea), Robin Mullarkey (baxu-jolea), Ashley Henry (piano-jolea), Talia Billig (ahotsa)

José James kantaria eta musikagilea da, beti bilatu ditu horizonte berriak, eta bilakaera batean dabil, prozesuan generoen arteko mugak etengabe lausotuz. James Minneapolisen jaio zen eta, hasi zenetik, askotariko musika-eraginekin sentitu da erakarrita. Gerora, James New Yorkera lekualdatu zen, eta New School for Jazz and Contemporary Music-en sartu zen. Artista Jazzaren pertsonaia handien begiradapean loratu zen, eta ohartu zen askotariko musiken fabrika handi batean zegoela. “Estilo guztiak uztartzen hasi nintzen. Nire irudiko, kontua ez zen Jazza edo hip-hopa, soinu askotako jende sortzailea zen, besterik ez”.

José James-ek 2016ko Jazzaldian jo zuen jada, joerak ezartzen dituen kantarietako bat da, beti ausart, talentu izugarrikoa, eta ahots paregabea du. Bere musikak Jazza, hiriko blues-a, hip-hop-a, soul-a eta drum and bass ezkontzen ditu, eta soinu oso freskoa sortzen. 2008an, The Dreamer albuma argitaratu zuenetik, Gilles Petersonek ekoitzia, James nazioarteko izar bihurtu zen. Moldakorra izateari esker, McCoy Tyner Jazzeko piano-jole handiarekin, Oh No rap-kantariarekin eta Flying Lotus elektronikako aitzindariarekin batera jo du.

 

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 21
  • Ordutegia18:45
  • LekuaKutxabank Kursaal Auditorioa
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa24 €
  • Sarrerak Erosi

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps