Eolo Andino (saxo altua), Nico Andino (tronpeta), Karles Pérez (bateria), Ledian Mola (kontrabaxua)
Jazz amerikarraren eta europarraren arteko lotune bat adierazteko intentzioarekin elkartu ziren Hordako kideak 2018an. Taldearen ezaugarria hierarkia harmonikorik ez izatea da. Horregatik, kontrabaxuak eta bateriak askatasun osoa ematen diete bakarlari inprobisatzaileei. Formatu abangoardista honek 60ko hamarraldiko Jazz amerikarrean du jatorria, non Ornette Coleman –benetako erreferentzia talde honentzat– aitzindarietako bat izan baitzen The Shape of Jazz to Come albumarekin.