Gau bat Dantzarekin.
Mikel del Vallek MDVDanza zuzentzen duen konpainiaren errepertorioaren laburpenak aurkeztuko ditu.
MDVDanza EAEko konpainia bat da, Bilbon du egoitza. 2016. urtean eratu zuen Mikel del Vallek (Bilbo). Izan ere, Mikel del Valle dantzako profesionala da, eta herrialdeko hainbat dantza-gunetan ibili da, dantzari gisa lehenik eta koreografo gisa ondoren.
Diziplina ikerkuntzaren bidez garatzeko interesa duen dantza konpainia bat da MDV. MDVDanza konpainiak euskal kulturarekin zerikusia duten gai sozialekin sorkuntza eta ekoizpen prozesuak bultzatu eta kudeatu nahi ditu.
Gau bat Dantzarekin lanean, bidaia dantzatua egingo dute lau dantzarik, estilo ezberdinetan: garaikidea, folklorea, neoklasikoa eta dantza espainiarra.
Mikel del Vallek hainbat sari jaso ditu: Finalista izan da Madrilgo Flamenko eta Dantza Espainiarraren Lehiaketa Koreografikoan (2016). Alcobendasko Lehiaketa Koreografikoko "dantzari onena" izan da (2015) eta Andaluziako Lehiaketa Koreografikoko "koreografia onena" izan da (2014).
Zinemari lotutako proiektuetan ere lan egin du: "The key" lanean, Lucía Lakarrarekin, eta "Cuéntame cómo pasó" telesailean, TVErentzat.