Estatu Batuak, joan den mendeko 40ko hamarkada. Idazmakina bat daraman emakume bat tren geltoki bateko kafetegian sartzen da, zerbaitetatik ihesi. Hurrengo trena lehenbailehen hartu behar du, baina ez du txartelerako diru nahikorik. Falta zaiona irabazteko, ondoen egiten dakiena eskaintzen die bertaratutakoei: istorioak kontatzea. Neskatoak oinazetzen dituzten munstroak; eskutitz-jaurtitzaileak; sexua hoteleko gelatxoetan, etengabeko saioko zinemak eta mendeku familiarrak.
Istorio asko edo bakarra: berea.