Rolán y Garrós. Culturas milenarias bi bakarrizketa-egileren ikuskizuna da. Ikuskizunaren amaieran elkarrekin hitz egingo dute, ez baita berekoiak izan behar; hitz egin, hitz egin eta hitz egin... entzuten ere jakin behar da, kontxo!, eta bi komiko hauek haien entzuleei entzuteko prest daude. Baita kasu egiteko ere? Rolán y Garrós. Culturas milenarias saioan, bi komiko zoro eta babesik gabekoak, nork bere aldetik, elkarrekin eta nahasita, hainbat gai jorratuko dute; hala nola, ekialdea eta mendebaldea, hegoaldea eta iparraldea, basailuak eta erregeak, beldur izugarriak eta plazer konfesaezinak. Hori guztia nahaste-borraste handienarekin, ironiarik onenarekin eta jariorik lotsagabeenarekin konbinatuta. Barre-algarak, barre-algarak eta barre-algarak.
Iraupena: 80 minutu
Adina: 16 urtetik aurrera
Aktoreak: Gorka Aginagalde & Iñigo Salinero
Gidoia: Gorka Aginagalde & Iñigo Salinero