Arabako Organo Jaialdia 2021: Mónica Melcova

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Uztailak 15

Arabako Organo Jaialdia 2021.

Eslovakian jaioa, 5 urterekin hasten da musika ikasten. Bere jaioterrian pianoa eta organoa ikasi on-doren, Vienako Musika eta Arte Dramatikoko Unibertsitatean sartu zen, non organoa ikasi zuen Michael Radulescurekin, eta Magistra Artium gradua lortu zuen Ohorezko aipuarekin eta Austriako Gobernu Federalaren Bikaintasun Sariarekin.

Ondoren, Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionalean sartu zen Hobekuntza Zikloan, eta Meyer Fundazioaren eta Société Genéra-le erakundearen Musika mezenasgoaren beka jaso zuen. Era berean, Nadia et Lili Boulanger Nazioarteko Fundazioak beka bat eman dio Lyongo Goi Maila-ko Kontserbatorio Nazionalean bere inprobisazio ikasketak egiteko, Loïc Malliéren zuzendaritza-pean.

Arrakastaz parte hartu du hainbat lehiaketatan: Brujasko Jaialdian Ohorezko Diploma (1997), ?ili-nako Jaialdiko Publikoaren Saria (1998), UNESCOren Lisboako Lehiaketan Sari Berezia (2000). 2002/03 aldian organista titular izendatu zuten Sapporo Concert-Hall-en (Japonia) egoitzan, kontzer-tista eta irakasle gisa, eta errezitaldiak eskaini zituen herrialdeko kontzertu-areto nagusietan.

2012ko irailean, "Grand Prix de Chartres" nazioarteko lehiaketako epaimahaikide gisa gonbidatu zuten.

Gaur egun inprobisazio irakaslea da Donostiako "Musikene" Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian eta organo irakaslea Royal Danish Academy of Music in Copenhagenen


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 15
  • Ordutegia20:30
  • LekuaKarmengo Komentuko eliza -
    Vitoria-Gasteiz

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps