Artista: Mikel N'Dong.
Mikel N'Dong piano jotzaile, musika moldatzaile eta musikagileak "Multiverso sonoro digital" sortu du musika zuzenean jotzeko gaur egungo teknologiak eskaintzen dituen aukera mugagabeak aldarrikatzeko asmoz. Kontzertuaren lehenengo zatian errepertorio klasikoaren lan sorta bat entzuteko aukera izango dugu, non teklatu elektronikoa bai piano, bai biolin baita beste instrumentu klasiko ere bihurtuko den. Bigarrenean, aldiz, berrorkestratutako lan klasikoak zein instrumentu elektronikoetarako jatorriz idatzitakoak izango dira entzungai. Mikel N'Dongek interpretatuko du hori guztia teklatu elektronikoen eta beste kontrolagailu batzuen bidez.