Getxo Jazz 2021 jaialdiaren barruan.
Musika Tailerreko Goi Eskolako talentu talde bat biltzen dute. Pere Martinez abeslari gaztea, Max Villavecchia pianoan, Javi Garrabella baxuan eta Joan Carles Marí baterian. Jose Manuel Alvarez dantzara lagun dutela, Manuel de Falla konpositorearen abesti ezagunenetan barrena bidaiatuko du, ohiko sonoritateak hausten dituzten lengoaietarantz eboluzionatzeko eta beste estetika batzuekin fusioa esploratzeko. Cadizeko konpositorearen obraz gain, Los Aurorak Lorca eta Pedrell ere omenduko ditu. Konposizioak jazzaren eta flamenkoaren hurbileko eremura eramango ditu taldeak, klasikotik aldenduz baina nortasuna gordez.