Sonhoras obra sortu berria da, eta musika asko darama bere baitan. Erritmo eta harmonia koloretsuz beteta dago.Edabe bat darama; landare eta lore ugari. Sokak eta danborrak daramatza; dantzak eta olio-lanparak, basoaren sakonean. Hitzak, tinta eta kantu asmatuak daramatza. Nabigatzen ari den itsasontzi bat da.