Nork ez ditu gustuko goxokiak? Eta, garai mingots hauek eztitzeko, zer hoberik goxoki musikal batzuk baino? Hibai Etxebarriaren lan berriak pandemia garaian idatziriko abestiak biltzen ditu. Zapore propioa duten kantuez osaturiko bonboien kutxa bat. Kantu koloretsu eta alaiak. Maitasunari laudorioak.
Zuzeneko berezi honetan, ahotsek hartuko dute protagonismo guztia. Horretarako, Goizargi Gospel Choir taldeko abeslariekin lagunduta igoko da Euskaldunako eszenatokira.