"Kulturaz gozatu, elkar zaindu" ekimenaren barruan.
Umorea eta poetikaren bitartez GOITIBERAk publikoarekiko lotura bilatzen du. Lecoq-en pedagogian ikasiak konpainiak lengoaia ezberdinetatik abiatuz lantzen du antzerki fisikoa: kluna, maskarak, bufoiak...
Sinopsia
Arístides Smithek eta Sasha Cannolik beren izenak historian grabatu nahi dituzte!
Beren asmakizunak, musika eta ilusioa direla medio, publikoa airean eramanen dute, XX. mende hasierako itxurak dituen unibertso zoro batera. Irudimena, dibertsioa eta parte hartzea erabiliz margolari xelebre hauen ametsen konplize bihurtuko dira.
Klown eta teatro fisikoa izango dira familia guztia gozaraziko duten osagaiak, Steam Punk estetika moldeko ikuskizun honetan.