XVII. edizioan, LEKUZ LEKU jaialdiak (ACIELOABIERTO SAREARI atxikita), hainbat jatorri geografikotako dantzarien proposamenak aurkeztuko dira. Helburua: dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana hurbiltzea eta, horretarako, lan koreografikoak hiri-espazioetara eramatea. «Pandemia egoera eta testuinguruetan» oinarrituta sortutako bideo-sorkuntza lanak ere eskainiko dira: norberaren etxea eta publikorik gabeko antzokiak. «Historia de la danza contemporánea en España» liburuaren III. bolumenaren aurkezpena.
Lekuz Leku 2021 (teaser)
Jarduerak
DANTZA: Covid-19 dela eta, dantza-piezak La FuNdicIOn aretoko terrazan eskainiko dira berriro.
TAILERRAK: osasun arloko murrizketak direla eta, edizio honetan bertan behera geratu dira tailerrak.
BIDEO-SAIOAK
LIBURUEN AURKEZPENAK
ARGAZKIAK: partekatu jaialdiko argazkiak #LekuzLeku traolaren bidez.
TOPAGUNEA: artisten eta ikusleen arteko elkarrizketa sustatzeko unea. Aurretik, kopa bat eskutan egiten zen. Edizio honetan, nahitaezkoak izango dira, berriro ere, maskaren erabilera eta distantzia soziala; baina aprobetxatu egingo ditugu elkartzen jarraitzeko aukera paregabe hauek.
Hiriaren eta Dantzaren arteko topaketa osatzen du, hiriko ikusleen eta ekintza koreografikoaren artean.
Ondare artistikoaren balioa berretsi egiten du:dantzaren bidez, ibiltariak ikasten du plaza bat, paisaia bat, txoko bat eta bestelakoak modu desberdin batean begiratzen, eta lekua berraurkitu egiten du.
Sormena, hurbiltasuna, dantzaren eta erritmoaren gertutasuna eta horren gozamena indartzen du, modu irekian, elkarrekintzako testuinguru batean.
Sarrera doan. Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira (pertsonako 2 gehienez) La Fundicioko leihatilan. Ekainaren 21ean (astelehena) eta 22an (asteartea) egin ahal izango da, 10:00etatik 14:00etara, baita jaialdi-egunetan ere, 18:00etatik aurrera (agortu arte).
EGITARAUA
EKAINAK 23
EKAINAK 24
EKAINAK 25
EKAINAK 26