"El rostro / Aurpegia"

Bilbao 2021(e)ko Ekainak 23
  • "El rostro / Aurpegia"

Lekuz Lekuz 2021 jaialdiaren baitan.

Ordua: 19:00etan - Sarrera doan, edukiera bete arte | maskara nahitaez erabili behar da

Ikerkuntza - Dantza - Musika (work in progress)

 FORMA PÓVERA Cia. | Comunitat Valenciana – Euskadi 

El rostro / Aurpegia

Bárbara Díaz | Matthieu Saglio | Eneko Lorente

«El rostro/Aurpegia» hitzaldi dantzatua da, zeinak uztartu egiten baititu testua, irudia, musika eta dantza. Haren bitartez aztertu nahi da nola eraikitzen dugun herri-espazioa; Adriana Cavareroren hitzetan, identitate eta alteritateen elkargune gisa, era tirabiratsu eta saihestezinean. 

El rostro/Aurpegia Emmanuel Lévinasen ideiatik abiatuta sortu zen; zeinak aurpegi esaten baitio Besteak gure aurrean aurkezteko duen moduari. Aurpegia da agerian dagoena, gizakiaren alderik zaurgarriena; eta horregatik, hain zuzen ere, aurkezten da aurpegia atari hauskor eta higikor gisa, berezkoa eta komuna denaren artean, norbanakoaren eta komunitatearen artean. Izan litekeen hiri posible bakarra da («The only possible city»), Giorgio Agamben-en arabera. 

Ibilbide kontzeptual horri segika, Meg Stuart koreografoak «The Only Possible City» izeneko bideografia-pieza sortu zuen (2008), eta harekin aztertu zituen, erretratuaren bitartez, publiko eta pribatu denaren arteko muga ezegonkorretan (etengabe birdefinituetan) gertatzen diren anbibalentziak. 

«Indusketa-gune izango balira bezala aztertzen ditut irudiak» baieztatu du koreografoak; bere erretratu propioetan esperimentatzen du, eguneroko keinurik sinpleenen aztarnak islatzen dituen mihisea balitz bezala. Gure jokabide berdingabe eta kolektiboen inkontzientea eta memoria mugiarazten ditu lehen planoak; jokabide manufakturatu eta hautsiak. Stuart-en arabera, hori zeharkatzea da dantza, horri aurre egitea.

El rostro/Aurpegia proiektuaren asmoa da eguneroko keinu hori, hiri-inguruan egiten den keinu berdingabe eta kolektibo hori, sakon aztertzea; izan ere, bertan, gorputzaren eta aurpegiaren mugimenduak agerian uzten ditu bai Besteen presentziek etengabe berregituratzen dituzten espazio komunak, bai espazio horretan sortzen diren jendetasunaren, elkargunearen eta harremanaren berezko formak. Aurpegi bat, azken batean; zeina, zabaltzen denean, agerikoa eta ikusezina baita, ezegonkorra eta hauskorra aldi berean. 

 

Lekuz Leku

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaCía. Forma Povera
  • Data 2021(e)ko Ekainak 23
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBilbao
  • ZenbatekoaDoan, aldez aurreko izen ematearekin
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web La Fundición

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps